CASARES, ANDALUZIAR FUNTSA


Málaga Viajeratik gaur Casaresera joango gara; Andaluziako herri zuri tipikoa eta txango bat egiteko aproposa da, edo, bestela, bertako hotel edo landetxeren batean ostatu hartu eta handik herria bera, Genal bailarako herriak, Costa del Sol edo Cadizko Herri Zuriak bisita daitezke.

Estepona eta San Luis de Sabinillas artean dago, Crestellina mendilerroko muino batean, 435 metroko altueran eta kostaldetik 14 km-ra (hain zuzen ere, udalerriak badu itsasoraino iristen den zerrenda estu bat).

Casares, 7.000 biztanle baino zertxobait gehiagorekin, Multzo Historiko-Artistiko izendatuta dago, oraindik ere masa-turismoak (Slow Travel) “inbaditu” ez duen herriaren funts horri eusten dio, eta bertan lasai paseatu daiteke, bere etxe ezin hobeto kareztatuak miretsi eta benetakoaren zapore horrekin gozatu.

Herri polit honek hainbat motatako turismo eta jarduerak egiteko aukera ematen du, adibidez, bere hirigune historikoa bisitatzea, ezarritako ibilbideetatik ibiliak egitea, natura-turismoa (Bermeja mendilerroko paraje naturalean), golfean jolastea, turismo gastronomikoa (bere benta eta jatetxe ugariekin) edo bertako hondartza batzuez gozatzea….

Ziur zure bisitaren ostean itzuli gura izango duzula.

ZELAN IRITSI

340 Errepide Nazionaletik 146. km-an biribilgunea hartu Casares norabidean (MA-8330 errepidea), eta puntu horretatik 14 km daude herrira iritsi arte.

A7 autobidetik, Manilvako irteera hartuko dugu, eta, ondoren, A-377 errepidea, Gaucin-erako noranzkoan; bidegurutze batera iritsiko gara, eta han MA-7150 errepidea hartu beharko dugu.

HISTORIA

Azter dezagun laburki bere Historia apur bat kokatzeko.

Inguruko kobazuloetan topatutako aztarnek adierazten dute Historiaurretik jendea bizi izan zela han.

Antzinako iberiar asentamendu baten gainean, erromatarrek Lacipo hiria eraiki zuten, eta, diotenez, Julio Zesarrek sortu zuen, larruazaleko gaixotasun batetik osatu ostean inguruko Hedionda Bainuetan (ur sulfurosoak dituzte eta gaur egun bisitatzeko aukera dago).

Gazteluaren hondakinak eta egungo hiri-trazadura musulmanen garaikoak dira; XV. mendean, Errege Katolikoek konkistatu zuten hiria.

1885ean, Casaresen bertako semerik ospetsuena, Blas Infante, jaio zen: autonomiaren bultzatzaile nagusia izateagatik Andaluziako Aberriaren Aitatzat joa. Berari zor dizkiogu Andaluziako ereserkia eta bandera. Gerra Zibilaren hasieran fusilatu zuten.

Carreras kaleko 51. zenbakian dago haren jaiotetxea, eta ikus daiteke.

ARTISAUTZA

Espartzuz, brodatuz eta zeramikaz egindako tresnak.

JAI NAGUSIAK

Maiatzeko azken asteburuan Larreko Andre Mariaren (Virgen del Campo) erromeria ospatzen da eta Casaresko Azoka abuztuko lehen asteburuan egiten da.

NIRE IBILBIDEA

Casareseko sarrerara iritsi aurretik, ezkerretara Parking – Centro Urbano 1 km seinalea ikusiko duzu; herritik hurbilago dagoen beste aukera bat Parking – Mirador.

Egizu klik ibilbidea ikusteko, eta bisita bat egingo dugu bertako kale, interesgune, monumentu eta begiratokietan zehar. Blas Infanteren Etxe Museoan dago turismoko informazio-gune bat.

Aldi berean, inguruetan, interesgarriak iruditzen zaizkidan bi bisita aipatuko ditut: Hedionda Bainuak eta Lacipoko aztarnategi arkeologiko erromatarra, bertatik ikuspegi zoragarriak izango dituzuelarik.

INGURUAK

  • Hedionda Bainuak: Erromatarren garaikoak, oraindik martxan daude.

Zelan iritsi: A377 errepidetik

  • Lacipo: Aztarnategi arkeologiko erromatarra.

Egizu klik zelan iritsi jakiteko

NIRE OSTATU-GOMENDIOAK

Hotel Rural Casares 2* landa-hotela

Herriaren erdigunean kokatuta dagoen 17 logelako hotel txiki honek gosaria eta doako aparkalekua eskaintzen ditu.

Finca Cortesin hotela 5* G.L.

Luxua eta esklusibotasuna ingurune paregabean maite dituztenentzat. Zalantza barik, Europako hotelik onenetako baten aurrean gaude. Ikusgarria, benetan.

GASTRONOMIA ETA NIRE GOMENDIOAK

Casareseko gastronomia tipikoan honako hauek sartzen dira: patata-gisatua antxumearekin, garbantzu-eltzekoa haragiarekin, “Sierra Crestellina” ahuntz-gazta, “Casares” ogi tipikoa egur-labean errea, tagarninak, zainzuriak, odolkia, txorizoa eta opil frijituak.

Casa Curro

Leku xume eta familiarra herriaren ikuspegi zoragarriekin. Eskualdeko sukaldaritza tradizionala.

Tagarninak eta antxumeki-gisatua dira hango jaki nagusi edo izarretako batzuk.

Helbidea: Estepona kalea, 10

Tel. 952 894 429

BALORAZIOA

  • Jatekoa: ***
  • Zerbitzua: **
  • Giroa: **
  • Kalitatea/Prezioa: ***

(* Onargarria ** Ona *** Oso ona **** Bikaina)

Venta Cózar

Txingarretan erretako haragi-aukera zabala eta aurkezpen ona.

Arkume-besoa gomendatzen da.

Helbidea: Casares errepidea, 4. km.

Tel. 951 113 174

Web: Venta Cózar

BALORAZIOA

  • Jatekoa: ***
  • Zerbitzua: ***
  • Giroa: ***
  • Kalitatea/Prezioa: ***

(* Onargarria ** Ona *** Oso ona **** Bikaina)

 

Casaresera bisita hau zuen gustukoa izatea espero dut. Málaga Viajeratik bidaia pertsonalizatuak antolatzen ditugu Malaga hiriburura eta probintziara.

Guztiaz arduratzen gara azken xehetasuneraino, zure gustuen, beharrizanen, bidaiaren motibazioen eta aurrekontuaren arabera.

Esperientzia paregabea bezero berezientzat. Hasiko gara?

* Os recordamos que Málaga Viajera tiene en vigor una oferta para afiliados y afiliadas. Pincha en el logo anterior para acceder

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude