Gure kolektiboaren zati handi batek inoiz erabili izan ditu BBKren Klub Sozialaren instalazioak eta jarduerak, bai gure garai profesionalean, bai gero erretiro-egoerara iritsi ostean.
Eta gehien erabili den “jarduera” jantokia izan da, batez ere lanaldi zatituko egunetan edo lankide, lagun edo senideekin batera enkarguz otorduak egiteko.
Gure gogoan gordetzen ditugu han kudeatzaileen ―Txaro, Carmen, Jesus eta familiaren― lan onari esker partekatu ditugun une atseginak.
Baina denbora joan egiten da eta, zeuen esperientziagatik dakizuenez, erretiroa hartzeko unea iristen da.
Eta hor gaude.
Erretiroa hartu digute.
Kasu horietan ohikoena zerbitzua amortizatzea izaten da… eta “agur eta kito!”; horrela, gure txokoa eta lankide ohien topagunea galdu egingo zen.
Baina… zorionekoak gu! !
Erreleboa hartu du jende ekintzaile eta eskarmentudunak, eta urritik hasita arreta bikaina eskaintzen digute.
Maria, orain jangelaz gozarazten diguna, lantalde on baten buru da, sukaldean eta instalazioetan estilo berria duelarik.
Ahoz aho zabaldu da berria, eta berriro ikusten ditugu han mahuka-hutsik gorbatadun (edo gabeko) “kotizatzaileak”, gaur egun gure lanpostu zaharrak “zaintzen” ari direnak.
Eguneroko menuak gustagarriak dira, eta tratua adeitsua eta arina da giro atseginean, eta prezio ezin hobeak dituzte: eguneko menua 12 € eta menu exekutiboa 18 €.
Beti bezala, telefonoz deitu behar da bazkaltzera zenbat joango garen jakinarazteko: tfnoa. 944792440
Bilboko Bailen kaleko 7. eta 9. atarien arteko atetik dago lokaletara sarbidea. Txirrinean BBK anagrama agertzen da.
Bestalde, azpimarratuko dugu menu berezien eskaintza oso interesgarria dutela, baita babarrun edo indaba-jana ere ‘sakramentu’ eta guzti, eta txuletoia, aldez aurretik hitzartu daitezkeenak, 24 eta 47 € arteko prezioekin.
Eta hemen dator interesgarriena, enkarguzko bazkari eta afariak ere bai.
Dena prest, eroago dugun taldearekin tarte bikain bat pasatzeko.
Gaur egun astelehenetik ostiralera dago irekita, baina zerbitzu-egunak gehitzeko asmoa dago, eta laster astea osotuz joango da.
Ba, besterik ez. Ea hantxe elkar ikusten dugun!
Eta on egin!