liburu dibertigarriak pandemia-garaian


Duela egun batzuk El País egunkarian zinema-kritikak irakurtzen ari nintzen, eta Carlos Boyeroren batekin topo egin nuen. Kritikari horrekin ez naiz beti ados egoten, baina oso gogoko dut, ez baitu ahoan bilorik, eta, gainera, badu irizpiderik; garai hauetan zinemara joateko duen gurariaz, “plazer, amets, abentura, sentimendu, ihesbide, … bila”  eta “behin-behinean gauzen egoeraz ahaztu eta aldi batez ondo sentitzeak duen balio kalkulaezinaz” idazten zuen.  Ondoren, kontatzen zuen zergatik ez zitzaion batere gustatu film jakin bat, eta, egia esan, hark esana irakurri ostean nik ere ez ikustea erabaki nuen.

Hortaz, gaur goizean, Jorge Iborrekin berba egin ostean, eta aldizkarian denok parte hartzea zein garrantzitsua den gogorarazi didanez berak, bide batez bi mandatu egitea pentsatu dut. Artikulu batekin kolaboratzea eta distraitzen eta tarte on bat pasatzen lagunduko digun zerbaitekin egitea. Eta zer hoberik entretenitzeko ez ezik, gutxienez irribarre egiteko ere balioko digun liburu bat baino. Oroitzen saiatu naiz eta hiru gogoratu ditut, zalantza barik gomenda ditzakedanak:

 

EL PROYECTO ESPOSA (2013) Egilea: Graeme Simsion.

Kritikak eleberri satiriko, burutsu, are barregarri gisa definitzen du. Ziur asko Asperger sindromea duen genetikari batek emaztea bilatzeko egiten duen proiektua, erabat arrazionala, kontatzen digu, gizon ezkonduak gehiago bizi eta zoriontsuagoak direla irakurri baitu. Proiektuaren lehen urratsa 16 orrialdeko galdetegi bat idaztea da, baldintza pila bat bete behar dituen emakume perfektua aurkitzeko: ordu-orduan ibiltzea, ez edatea, ez erretzea, … eta beste asko, erabat araututa daukan bere bizimodura guztiz egokitu dadin.  Baina…  Rosie ezagutzen du, baldintza bakar bat ere betetzen ez duena, eta abentura batean murgilarazten du gizona, eskema guztiak erabat apurtuz.

Bill Gatesek (berak ere gizarte-harremanetarako arazoak ditu) 50 laguni gutxienez oparitu dien liburua da.

 

 

 

COMO ACABAR DE UNA VEZ POR TODAS CON LA CULTURA (1971), Woody Allen.

Mundu guztiak ezagutzen du Woody Allen zine-zuzendari gisa, baina segur aski askok ez dute haren idazle-lana ezagutuko. Niri, oro har, asko gustatzen zait zuzendari lez, nahiz eta bere azken filmetako batzuek zer hobetu asko duten. Bada, liburu hau haren film dibertigarrienen mailan dago. New Yorker aldizkarirako idatzitako 17 kontakizunen bilduma da. Umore-klabean, atal bakoitza kulturaren adar bati eskaintzen dio ironia handiz: psikiatria, filosofia, zinema, politikariak, …  Nik duela urte asko irakurri nuen, baina oraindik gogoan ditut xehetasun batzuk.  Behin baino gehiagotan errepikatu dut haren liburuko esaldi bat (buruz ari naiz, beraz, agian ez da hitzez hitz horrela): “ingelesen tankerako adiskidetasuna mantentzen zuten, non konfidentziak ezabatzen hasi eta azkenerako berbak ezabatuz amaitu baitzuten”.

 

 

 

 

EL MISTERIO DE LA CRIPTA EMBRUJADA (1979), Eduardo Mendoza

Idazle hau bikaina da bere bi alderdietan: alderdi serioan, adibidez, La verdad del caso Savolta edo La ciudad de los prodigios liburuekin (bigarrena ezinbestekoa da, nobela-itxuran, jakiteko zelan hedatu zen Bartzelona XIX. mende-amaieran eta XX. mende-hasieran), edo alderdi komikoan. Idazlearen arabera, polizia-eleberriak irakurtzen zituen garai batean idatzi zuen, eta omenaldi gisa egin zuen parodia gisa baino gehiago. Azkenean, misterioa nahasten du Espainian hain tipikoa den pikareskarekin eta emaitza oso ona da. Hiriko goialdean (hots, alde aberatsean) barnetegi batean neskato bat desagertzen denean, polizia-komisario batek hiltzaile bat aterako du eroetxetik, non bost urte daramatzan itxita, lagun diezaion, eta tratu bat egingo dute:  kasua konpontzen laguntzen badio, askatasuna lortuko du. Hortik aurrera, azken honen ibilerak ikusiko ditugu konde-hirian zehar, non klase diruduna azpiko munduarekin lotzen duten interesak mugitzen baitira, eleberri beltzetan hain ohikoa den zerbait.

 

 

Hiru eleberrietako bat bera ere ez da oso luzea, eta, beraz, nahiko azkar irakurtzen dira, eta guztiek bermatzen dute tarte dibertigarri bat igarotzea.

Norbait animatzen bada irakurtzera, espero dut nik bezainbeste gozatzea.

 

B. CALVO

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude