EMAKUMEAK

Gaur goizean bertan entzun dut elkarrizketa bat Javier del Pinoren “A vivir que son dos días” irratsaioan. Wikipediari buruzko azterketa bat zuen abiapuntu: bertan dauden biografien % 15 baino ez dira emakumezkoei buruzkoak eta editoreen % 10 bakarrik dira emakumeak.

Las editoras que luchan por la igualdad en Wikipedia (audio)

Erantzun dezakegu esanez oraintsu arte mundua oso matxista izan dela eta hau berezko ondorio bat besterik ez dela. Baina ez, ziur naiz emakume asko daudela agerian jartzeko modukoak, eta ez dugu egiten.

Emakume-talde bat eta gizon bat saiatzen ari dira biografia gehiago sartzeko entziklopedia digital honetan premisa batekin: emakume ezagunen biografiak izango dira, baina eurek egin dutenagatik, eta ez gizonen baten ama, alaba edo bikotekide izateagatik.

Honek gure Elkarteaz gogoeta batzuk egitera eraman nau, baina kontuan izan egin daitekeela jarriko dudan guztiak borondatezko ekarpena izan behar duela eta pertsonengandik irten behar duela. Ezin da inor egitera behartu. Noan zatika:

  • Zuzendaritza Batzordea. Gero eta gehiago dira bertan dauden emakumeak eta beren ekarpena egiten dutenak. Egia da erretiroa hartzen ari garen promozioetan gizonen ehunekoa oso handia dela (horrela zen sartu ginenean ere). Baina nahitaezkoa da hori hobetzea.
  • Ordezkaritza Hazia-n. Gure aldetik, denok gizonezkoak. Egin zen hori aldatzeko ahalegina, baina ez zen lortu. Beste talde batzuetan ere antzeko egoera. Adibidez, Gobernu Batzordean 18 ordezkarietatik 2 bakarrik dira emakumezkoak (biak Bazkide Babeslearen izenean).
  • Webgunean laguntzaileak. Oso emakume gutxi animatu da eta, beraz, artikulu gutxi dago. Ez dut koiperik eman gura esaten badut argitaratu diren guztiak oso onak eta interesgarriak iruditu zaizkidala. Egia hutsa da.
  • Gaiak. Emakume erreal bati buruzko artikulu bakarra dut gogoan, Harriet Tubman-i buruzkoa. Irakurritako liburuez hitz egin dugunean ere, hauek gizonezkoek idatziak izan dira ia beti.

Esan dudan lez, atal hauetako edozeinetan parte-hartzea borondatezkoa da. Baina bai, denok egin dezakegu ahalegintxo bat hau hobetzeko. Neure buruarengandik hasi beharko dut.

Bilbo, 2019ko ekainaren 22a.
Jorge Ibor.

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies