KRASNOYARSK


Batek esan lezake Krasnoiarsk Siberiako Paris dela. Tira, ez dago Eliseo Zelairik
edo Garaipen Arkurik, baina hiriak baditu bere Eiffel dorrea eta
beste gauza ohargarri batzuk eskaintzeko (Anton Chejov)

HIRIA

Jenisei ibai garrantzitsu, luze, emaritsu eta neguan izoztuaren bi aldeetan kokatua, 1.100.000 inguru biztanle ditu. Izen bereko krai administrazio-eremuaren parte da, Siberiako zabalenetako bat. Hiriak gero eta biztanle gehiago ditu eta garapen garrantzitsua, 1991n SESB desegin zenean krisi nabarmena jasan zuena.

1628an sortua defentsa-postu gisa, 1692an izan zen hiri legez aitortua.

Garaiko salgai- eta posta-garraioan indarrak berritzeko atseden-leku garrantzitsua izateak eragin zuen bere hasierako garapena. 1895etik aurrera hazi zen gehien bere egoera estrategikoagatik Transiberiarraren ibilbidearen barruan. Eta handik gutxira inguruetan urrea aurkitu izanak ere lagundu zion horri.

Bigarren Mundu Gerran bereziki onuragarri gertatu zitzaion Errusiako industria estrategikoa Siberiara aldatzea, hori Stalinek agindu zuelarik alemanen erasoetatik babesteko. Krasnoiarsken jarri zen metalurgia- eta aluminio-industriaren zati handi bat.

Jenisei ibaiak zeharkatzen du, munduko bosgarren luzeena da eta 4.093 km ditu, nabigagarria da zati handi batean eta, aldi berean, zenbait zentral hidroelektriko ditu bere bidean. Azaro eta maiatz artean izoztu edo jelatu egiten da.

Berezko mugatzat jotzen da Siberia zingiratsuaren eta menditsu – harkaiztsuaren artean.

Klima Krasnoiarsken tipikoki siberiarra da negu luze eta oso hotzekin, eta uda labur eta beroekin. Erregistraturiko errekorrak hauek dira: +36,4° uztailean eta -52,8° urtarrilean, nahiz eta batez besteko hozberoak hilabete horietan +18,7° eta -16,5° izan, hurrenez hurren.

Datu konparatibo batzuk:

     Krasnoiarsk kraia                   ESPAINIA                    EUSKADI
Eremua (km2) 2.366.797 505.370 7.234
Biztanleak 2.865.908 46.659.302 2.164.311
Biztanleak/km2 1,2 92,3 299,2
              Krasnoiarsk                      Madril                          Bilbao
Biztanleak     1.083.865 3.207.247 345.122

 

TURISMOA

Mundu guztia ez dago ados Chejovek esanarekin, artikulu hau aurkezteko erabili dudanarekin. Baina, duda barik, Transiberiarraren ibilbidea egiten bada, interesgarria da Krasnoiarsken gutxienez bi egun geratzea, eta horietako bat hiriaz gozatzeko erabiltzea eta bestea naturaz gozatzeko, hurbil dagoen Stolby natura-santutegian,

Hiria.

Hiriko turismoan etxeak eta jauregitxoak, erlijio-eraikinak, museoak, antzokiak eta kontzertu-aretoak, iturriak eta zirku errusiar baten egoitza iraunkorra nabarmendu behar dira. Ikusten denez, kulturak pisu garrantzitsua du. Agian hori delako neguan jendearentzat jarduerarik interesgarrienetako bat.

long-way-home-krasnoyarsk

  • Zurezko etxeak eta jauregitxoak “art noveau” fatxadekin, hiriaren erdialde guztian barreiatuak eta zementuzko eraikin sobietar tipikoez inguraturik daude. Iraultzaren Plaza handian, arkitektura stalinistaren elementu nabarmenak ere badaude, eta Leninen estatua bat: eskua luzaturik duela, badirudi Dubrovinsky Kultura eta Aisialdiko Parke erakargarria bisitatzera gonbidatzen gaituela. Bertan paseo atsegin bat eman daiteke Jenisei ibaiaren ertzetik eta noria batera igo, handik argazki zoragarri batzuk egiteko.
    • Hiri oparoa denez, hazteko bere gunea ere badu eraikuntza modernoekin, batzuk diseinu interesgarria dutenak.
  • Erlijiozko eraikinak, adibidez:
    • Paraskeva kapera, 1855ekoa, bere itzelezko ganga edo kupularekin. 10 errubloko billeteetan agertzen da, eta hurbil dagoen muino baten gainetik mirestea gomendatzen da. Bitxikeria bat: eguerdian kanoi burrunbatsu bat disparatzen dute kanpoko aldetik.
    • Bitartekotzako Katedrala, txikia da baina barruan dekoratu interesgarria du estukoz egina santu-irudiekin.
    • Pizkundearen Eliza, barrua ikonoz betea duena.
  • Museoak. Esanguratsuenak:
    • Eskualdeko Museoa, Egiptoar Tenplu polit batean kokatua. Siberiako onenetakoen artean dago. Nabarmentzekoa du goiko solairuan 4 metroko garaiera duen mamut baten eskeletoa.
    • Ploshchad Mira edo Leninen Museoa: komunismoaren garaiko eta ondorengo lanak ditu, baita Txetxenia eta Afganistango gatazkei buruzkoak ere. Bisitari asko izaten ditu.
    • Literaturako Museoa: idazlerik ospetsuenak Siberiari buruz idazteko izan zituzten motiboei buruzko erakusketak ikus daitezke.
  • Operaren Antzokia, denboraldia urrian hasten da.
  • Iturriak, 200 baino gehiago daude, era guztietakoak, hiri osoan zehar banatuta. Zalantza barik, jelatu egiten dira neguan.
  • Krasnoyarsk State Circus. hirian iraunkorki ezarrita, Errusiar Zirku klasikoaren erakustaldiak izaten dira bertan, harrera handikoak inguru hartan.

 

Eta ezin da ahaztu Jenisei ibai zoragarria, hiria bitan banatzen duena, bi km-ko zubi batek elkartuak, bere inguruetan pasealeku eder eta lasaigarriak daudelarik.

Krasnoyarsk – Russia. HD Travel (YouTube bideoa)

Hiriak Neguko Igerilari finen Kluba du; Jenisei ibaian trebatzen dira, neguan, tenperatura -15°C edo gutxiagokoa denean. Hemen duzue argazki-erreportajea:

Errusiarrak ibai jelatu batean bainatzen kanpoan -30°C daudenean

 

 

Stolby-ko Santutegi Naturala

Siberiak, dakigun legez, muturreko klima du: 9 hilabetekoak izan daitezkeen negu luzeak -40° baino gutxiagoko tenperaturekin, udak oso laburrak 30°C gaindituz, egun gutxi batzuetako udaberriak, eta ia udazkenik ez. Horri gaineratu elur eta izotz edo jela asko, dena ur bihurtzen dena eguraldi onarekin. Eta biztanle gutxi, elkarrengandik oso urrun dauden eta normalean Transiberiarrak zeharkatzen dituen hirietan izan ezik.

Horren guztiorren ondorioz, Natura lehertzapen bat da, indartsua. Ez bakarrik flora eta faunagatik. Baita higadura osteko paisaiagatik ere.

 

Adibide garbiak dira Chukotka eta Wrangel uhartea, Putorana goi-ordokia eta Baikal aintzira; leku hauetaz idatzia naiz, nahiz eta azken hau bakarrik dagoen Transiberiarraren ibilbidean.

Krasnoiarsketik oso hurbil, hamarren bat kilometrora hiriaren hegoaldean, aparteko edertasuna duen leku bat dago, eta ikustea oso gomendagarria da: Stolby Natura Santutegia. Egokia txangozaleentzat eta eskalatzaileentzat, baina baita paseo on bat egiteko ere.

47.154 hektareako eremua da, nahiz eta % 3,5 bakarrik dagoen jende guztiarentzako zabalik.

Parajea Pilare edo Zutabeengatik ezagutzen da, harkaitz ikusgarrien formagatik. Nagusi da izei-taiga, eta faunan lepahoria, orein musketadun siberiarra, basoilarra, arrano arrantzalea eta beltza nabarmentzen dira, baita zenbait belatz-barietate ere.

Inguru hartan txangoak antolatzen dituen enpresa baten esteka jarriko dut (5 orduko ibilbidea, orokorrean leuna).

Tourra Stolby Natura Erreserbara

 

 

ERRUSIAR MUSIKA

Nekez ezagutzen ditugu abesti siberiarrak, baina Errusiaren funtsezko parte legez, herrialde hartako sei abestiren estekak jarriko ditut, zalantza barik, noizbait entzunak izango ditugu eta. Has gaitezen.

  • Kalinka. Oso ezaguna den lehen abesti honek harrigarria izan daitekeen letra du. Abesti folkloriko bat da, eta egia esateko Iván P. Lariónov-ek 1860an konposaturiko musikal baten parte da. Bitxia da, baina neguko zuhaixka baten baia mingots gorriminei buruzkoa da.
    Alexandrov Red Army Choir – Kalinka (vídeo)
  • Kazachok. XVII. mendeko dantza errusiar ukrainarra, ospetsua Errusian eta Polonian ere, garai haietako noblezia europarrak miretsia. Bere izenak “kosako txikia” esan gura du.
    Казачок – kazachok (vídeo)
  • Podmoskóvnie Vecherá. Noches de Moscú (Moskuko Gauak) abesten zigun Dúo Dinámico bikoteak. Tira, idatzi zenean Leningradeko Gauak deitzen zen, baina izena aldatu zuen, berria musikaren araberakoagoa baita.
    Moskuko gauak (bideoa)
  • Katiuska. 1938ko abestia, Bigarren Mundu Gerran ospetsu egin zena. Ekaterina (Katiuska txikigarria da) izeneko neska batek senargaiari, mugan soldadu dagoenari, bera gogoan izateko eskatzen dio aberriaren alde borroka egiten duen bitartean. Misil baten izena ere bada eta, gure artean, gomazko bota batzuena.
    Elena Vaenga – Katiuska (bideoa)

MEDIKUNTZA TRADIZIONALA: UMEENTZAT BERARIAZKO GRIPE-KONTRAKOA, SIBERIA MARKAKOA

Neguko goiz batean, oso goiz, Krasnoiarskeko eskola bateko umeek gripea prebenitzeko “sendagai natural” berezi bat hartzen dute. Gero saunan atseden hartzen dute eta tratamendua amaitzeko, gosaria.

Gripe-kontrako errusiarra (bideoa)

BESTE ERREFERENTZIA BATZUK

Ohi legez, liburuetara jo dut, Lonely Planet-en bidaia-gidaliburuetara eta internetera, wikipedia eta wikimedia commons barne, copyright bako argazkietarako. Estekarik garrantzitsuenak artikuluan zehar txertatu ditut.

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude