Liburuaren eguna

Urtero lez, aurten ere ospatuko dugu apirilaren 23a, Liburuaren Eguna eta gizateriaren historiako bi idazle handienen ─Miguel de Cervantes Saavedra eta William Shakespeare─ heriotzaren urteurrena. .

Aurten ere ez dira azoka-etxolak irekiko jendearentzat, eta azoka horiek egiten ziren plazak eta kaleak, ikusgai jarritako liburuak aztertu eta erosten ibiltzen zen jendez beti gainezka egoten zirenak, ia jende barik egongo dira. Ez da zaratarik izango, ez da alaitasunik izango, eta ez da liburu-saltzailerik egongo aholku eskatzeko, ezta eskaintza eder bat sinatuko digun idazlerik ere. Baina berriro ere herri eta hiri ugaritan On Kixote irakurriko da, aurten ere liburu-dendak zabalik izango direla gogoraraziz guztioi. Eta denda horietako erakusleiho eta beira-arasetan askotariko liburu ugari aurkituko ditugu, eta maitasun eta desamodio istorioen, paisaien, herri eta hirien, gerra eta azpijokoen bidez orain arte ezezagunak zitzaizkigun errealitateetara eroango gaituzte, tristatu edo poztu egingo gaituzte, eta bizi garen mundua apur bat gehiago eta hobeto ezagutzen lagunduko digute, baita, agian, beste mundu ederrago, fantastikoago eta gizatiarrago batzuk ikusten ere.

“Askatasuna liburu-denda bat da” utzi zigun idatzita hil berri den Joan Margarit-ek, Cervantes saria jasotakoak.

Besarkada bat guztiontzat, eta pasa dezazuela Liburuaren Egun zoriontsua!

Juan Carlos Ruiz de Villa        2021.04.16

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies