literatura.
Esnatzean, buruan kolpe bat hartu zuela konturatu zen Leonard, oharkabean eskua oinazea sentitzen zuen lekura eraman zuen eta hezetasuna nabaritu zuen; esku-ahurrari begiratzean odola ikusi zuen, izutu eta zutitzen saiatu zen, baina gorputzaren zati bat autoaren karrozeria bihurrituan harrapatuta zeukan. Istripu bat izan zuen. Jiratzean, bere semearen gorputza ohatila batean […]
Zein beharrezkoa den, batzuetan, bakardadea. Eta zein emankorra eta oparoa den tristura: beti, zigor barik, buru-argitasuna oparitzen digu. Batzuetan, oso maitea dugun norbait joaten da. Eta “bakarrik” uzten gaitu apur bat. Eta triste samar. Herenegun, 2022ko apirilaren 3an, horrela utzi ninduen nire lagun Karimek, “urruti” ezagutu ditudan pertsonen artetik maiteenak, […]
Alanbre-hesi artean (Bielorrusia – Polonia muga) Gau hartan izotz-burruntziak zeuden izarretatik zintzilik, musika-notek dar-dar egiten zuten pentagrama isilean, argia ihes egina zen leku goibel hartatik, sinfonia astiro erortzen zen, ihes egin gura zuten elur-malutak bezala. “Ez begiratu atzera, ez begiratu atzera”. Zelai ilun eta hotzak marrantatuta arnasten zuen, hilzorian […]