ULAN UDE

Muturreko tenperaturen adibide den lekua:

Neguan: -50º

Udan +40º

 

ZISMA ELIZA ORTODOXOAN

XVII. mendearen lehen zatian zisma gertatu zen Errusiako Eliza Ortodoxoan, eta gertaera honek garrantzi handia izan zuen hiri honen lehen garaietan.

Nikon patriarkak erreformak promulgatu zituen, besteak beste, gurutzeek lau ohol izan ordez hiru izatera behartzen zuena; eta beste bat, aitaren egiteko, eliztarrak hiru atzamar ─erdikoa, erakuslea eta erpurua─ elkarturik erabiltzera behartzen zituena, eta ez bi, ordura arte legez.

Eliztarren multzo esanguratsu batek pentsatu zuen aldaketa hauek antikristo batek bakarrik sustatu zitzakeela eta errito berriarekin hautsi zuten. Jazarri egin zituzten eta ekialdeko Errusiako lurralde urrun eta babesgabeetara ihes egin behar izan zuten, besteak beste, buriaten herrialdera.

Nikonek erlijiozko ohitura eta jardunbideen erreforma egin zuen; haren ustez, errusiar herriari lasaitasuna eta ongizatea itzuli behar zizkion horrek. Beraren programaren funtsezko puntua zen fededun ortodoxo guztientzat errituak bateratzea, greziar tradizio liturgikoaren eredutik abiatuta. Liburu guztiak zuzendu behar ziren hebreerazko eta grekozko testu sakratuekin zehazki alderatu ostean. Sinestunen gurkerak elizan ez zuen lurrerainokoa izan behar, gerrirainokoa baizik, gizakia Jainkoaren aurrean esker onez irudikatzeko, eta ez umiliatuta. Gurutze santuaren seinalea hiru atzamar elkartuta egin behar zen, errusiar ortodoxoek egin ohi zuten bezala, XVI. mendean sarturiko arauen arabera.

Kulturako, greziar estiloko ikono inprobisatu bakoak bakarrik izango ziren egokiak, eslaviar herrien jardunbidean abereak ere barne hartzen zituena. Gurtzatik lau langeteko gurutzea kendu behar zen: hiru langeteko gurutzeek bakarrik balio zuten, eta horietako batek pertika gurutzatu behar zuen plano makurtuan.”

Errusiako Eliza Ortodoxoaren Historia

Ulan Ude-tik hurbil, oraindik bada herrixka bat, eta han ortodoxo “primitiboen” talde batek antzinako errituari atxikita jarraitzen du.

HIRIAREN HISTORIA

Ulan Ude Buriatia Errepublikako hiriburua da, errusiar administrazio-sailkapenerako forma bat. Ingurune honetan evenkiak eta buriatak (arbendol-itxurakoak) bizi izan ziren, etnia mongolari loturiko herri nomadak. III. mendera arte, hunoak ere han inguruan ibili ziren.

1666an Uda eta Selenge ibaiak batzen diren lekuan, soldadu kosakoek kanpamendu militar bat jarri zuten bertoko nomadak eta handik igarotzen ziren merkatarien karabanak inguruko eskualdeetako arerioen erasoetatik babesteko eta, bide batez, zegozkien zergak biltzeko. Gotorlekuari Udinskoe izena jarri zioten: “zutik Uda ibaian”. Kokaleku hura azkar hazi zen, orain ere gertatzen den bezala, Errusia, Txina eta Mongolia lotzen dituen berezko merkataritza-bidean zegoen eta.

Badirudi kosakoek vodka eraman zutela inguru hartara, eta horrekin lortu zutela buriaten herri ausart eta menderaezina ahultzea. Pentsatzen dut zintzo beteko zutela “kosakoek lez edatea” dioen esaldia.

Hiriak eten barik egin zuen aurrera. Bere aberastasunaren adierazgarri, 1741ean harrizko lehen katedralaren eraikuntza hasi zen eta 1786an urtean bi azoka garrantzitsu egiten hasi ziren. Hiria salerosketa, biltegiratze eta bidalketen gune handi bihurtu zen. Tira, garaiko logistika-zentro bat.

1822an eraiki zen lehen zubia Uda ibaiaren gainean. Eta 1885ean lehen presondegi handia eraiki zen, hau ere harrizkoa, 440 lagunentzako lekuarekin, geroago Lehen Mundu Gerrako presoak konfinatzeko espetxe legez erabili zena.

 

1888an sute batek hiri gehiena suntsitu zuen, eta berriro eraiki zen.

1990ean Transiberiarra iritsi zen hirira. Aberastasun eta biztanleriaren gehitze garrantzitsua ekarri zuen horrek.

1920tik 1922ra Buriatiako Errepublika deituriko estatu independente iragankor baten hiriburua izan zen.

Urte haietan biztanleak oso erlijiozaleak ziren: txamanismoa, tibetar budismoa eta ortodoxia bizi zituzten kopuru bertsuetan. 1922an estatu komunistak ateismora behartu zituen eta erlijio-gune batzuk, batez ere datsan edo tenplu budistak, suntsitu egin zituzten. Onik geratu zirenetako asko museo bihurtu ziren.

 

 

Hala ere, Errusiako tenplu budistarik handiena hurbil (30en bat km-ra) dagoen Ivolguinsk herrian dago. 1945ean hasi ziren eraikitzen, Stalinen gobernu pean; honek buelta eman zion aurreko egoerari, buriatek II. Mundu Gerran erakutsitako adorearen omenez egiten zuela argudiatuz.

Ulan-Ude: Asiaren erakusgarri bat

Gaur egun, aipaturiko 3 erlijioak eta sinestun ez direnen kopuru garrantzitsu bat bizi dira elkarrekin.

Ulan Ude egunetik egunera komunikazio-gune garrantzitsuagoa da, zeren eta, bere kokapen estrategikoaz gain, Transiberiarraren eta Transmongoliarraren elkargunea da; gainera, ibai-portu garrantzitsua du, eta transiberiar errepideak zeharkatzen du, 3.475 km egin ostean urruneko Vladivostok portura iristen delarik.

Jarduera ekonomiko handia dago: lokomotoreak eta bagoiak egiten dira, baita elikagai, larru-ontze, zur eta abarren industriak ere…

Hiriak hainbat aldiz aldatu du izena, gaur egungoa sobietar erregimenak ezarria izanik. “Uda Gorria” esan gura du buriateraz.

DATU BATZUK

Siberiako ekialdean kokatua dago, Moskutik ekialdera 5.650 km ingurura eta Baikal aintziraren ekialdera 100en bat km-ra; siberiar hiri legez, muturreko estepa-klima du: negu oso luzeak eta uda oso laburrak. Hango hozberoak -50° ingurukoak dira neguan eta +40°koak udan.

Konparazioak eginez:

           Buriatia Errep.               ESPAÑA               EUSKADI
Eremua (km2) 351.300 505.370 7.234
Biztanleak 982.314 46.659.302 2.164.311
Biztanleak/km2 2,8 92,3 299,2
                 Ulán Udé                   Madril                      Bilbao
Biztanleak 431.922 3.207.247 345.122

 

Hirian garrantzi handiko bi ibai, Uda eta Selenge, batzen dira, eta emaitza Baikal aintzirara doa, ur gehien daramana izanik. Arrain-aberastasun handia dute biek, eta beren garrantziagatik nagusi dira bertoko sukaldaritzan omula (Coregonus migratorius) eta gaizkata.

TURISMOA ULAN ULEN

Tomsk-en edo Baikal aintziraren interes-mailara iristen ez bada ere, badu bere turismo-garrantzia. Hiriaren erdialdetik paseo bat emateak hango monumentuak eta eraikuntzak ezagutzen laguntzen du, eta gutxi bezain apal eta atsegin den herri batekin tratatzen.

Ibilbidea hastean Arku nagusi bat ikusten da, Nikolas tsarevich-ak (gero Nikolas II.a tsarra izango zenak) egindako bisita zela-eta eraikia. Bertan ageri da garai hartan hiriari ematen zitzaion izena: Verkhneudisnk (Udinsk Garaia).

Handik oso hurbil, Uda ibaiaren inguruetan, Ulitsa Sobornaya oinezkoentzako kalea dago, merkatari aberats izandakoen zurezko etxe ederrekin. Kale beraren amaieran dago, han egiten den eta egiten zen guztia jagoten, NKVD-Stalinen polizia sekretuaren egoitza izandako eraikina, bere garaian tortura- eta hilketa-gunea.

Beste gauza bat oso erakargarria, aire zabalean, Etnografia Museoa da, eduki zoragarriak dituena eta Errusiako handienetakoa.

 

Harrigarria da Leninen bustoa, dagoen handiena, hura jaio zela 100 urte bete zirenean eraikia. 14 metroko garaiera du eta 42 tona. Esaten da buruaren araberako tamaina eta pisua zituen eskultura baten parte zela, helikopteroz garraiatua, baina lurra jo omen zuen, ziur asko beharturik zekarren pisu astunagatik, eta zati hau bakarrik geratu omen zen hondatu gabe. Brontzezkoa, izotzetik babesteko patina mehe batez estalia; baita ere esaten da hiri honetan egin zituen lehen neguetan artilezko txano handi batek estali zuela, belarri eta guzti, klimaren gogortasunak ez kaltetzeko.

Interesgarria da aipaturiko Odigitrievsky-ko katedral ortodoxoa ikustea, harriz egindako lehen eraikina 1741 eta 1785 artean, monumentu barroko-siberiarra, hiriaren erdi-erdian dagoena, Uda eta Selenge ibaiek bat egiten duten lekutik gertu.

Ezinbestekoa da hurbil dagoen “Rinpoche Bagsha” datsana ere ikustea, Lysaya mendian kokatua; handik hiria ikusten da eta bertan dago Errusiako Budaren eskulturarik handiena ere.

Ulan Udetik 30 km-ra Verkhnayaya Ivolga herria dago, eta han monasterio budisten konplexu handi bat.

BIZIMODUA ULAN UDEN

Hemendik ikusita, oso gaitza izan behar du hango eguraldi txarrera moldatu edo egokitzea. Hala ere, buriaten herriak gogo-berotasun eta ikusgarritasun handiz ospatzen du urte berriaren etorrera, beraientzat otsailean izaten dena, negu minean.

Bizimodua ez da garestia turistarentzat, prezioak batez besteko soldataren araberakoak baitira 400 – 600€ inguru hilean.

Askotariko gastronomia dute, eskuarki ogi arrailetan pasaturiko haragian oinarritua. De Mongolen eragina du, errusiar, siberiar eta txinatar (badirudi hauen jatetxeak oso onak direla) sukaldaritzen ukituekin; Mongolian bezalaxe, “buuz” deituriko haragi-bolatxoak jan daitezke, “Sharbin” edo “Khushuur” frijituak, baita “Bukhlyor” haragi-zopak eta “Shuleen” fideo-zopak ere.

Buuza mongolen sukaldaritzako jaki tipikoa da, oso ohikoa Ulan Ulen. Haragi-bola formako ogitxo bat da, lurrunez egosia eta okela txikituz, gehienetan arkumekiz, betea. Urte berriko festan (Tsaagan Sar) jan ohi dute; Txinakoaren antzeko festa da, baina Tibeteko eragin garbiarekin. Buuza eskuez jan behar da.

Jaki hau eta buriaten gainerako guztiak dastatzeko lekurik gomendagarriena, giro tipikoan, Baatarai Urgoo kafetegia da, yurta estilokoa.

Hiriburuan bizi ez diren buriatek, eskuarki, nomadak izaten jarraitzen dute. Beraien ogibide nagusia artzaintza da, Siberiako eremu handietan ohikoa den legez, beste jarduera askotarako klimak ez baitu erraztasunik ematen.

Hiria itxita egon zen atzerritarrentzat 1991ra arte, eta horrek pobretu egin zuen. Gaur egun ahalegin handia ari da egiten hazteko eta ikerketa-zentroak izateko; horietako bat, nabarmentzekoa, buriaten eta tibetarren medikuntza aztertzeko ikertegia da.

CHIFIR-A

“Chifir” (čifir’) edari bizi eta mingotsa da, tentsio altua edo bihotzeko arazoak dituztenentzat ez oso gomendagarria. Te beltzaren 5-8 koilarakada (ohikoa erdia edo gehienez bat da) jartzen dira ur bero-berotan kikaran, eta 10 edo 15 minutuz lagatzen da eragin barik. Beraz, te super-kontzentratua eta oso bizia da, eragin psikoaktiboak dituena. Ahulenek azukrea botatzen diote. Beroa edo hotza har daiteke.

Edari hau Siberiako presondegi eta bortxazko lanen esparruetan kontsumitzen zen, nahiz eta askotan debekaturik egon; eta ohikoa zen ibilaldi luzeko txofer edo gidarien artean ere, bidaietan loa uxatzeko.

NOIZ ETA ZELAN BISITATU

Garairik gomendagarrienak, beraien ohiko festa alai eta biziak kontuan harturik, otsaila (urte berria) eta uztaila dira.

Hain garrantzitsua den klimaren ikuspegitik, ekaina, uztaila edo abuztua dira bisitatzeko gomendagarrienak. Bi aireportu daude, bata nazioartekoa, autobus-zerbitzua ere bai distantzia luzeetarako, eta siberiar errepidea igarotzen den gunean dago; baina turistarentzat onena hara transiberiarrean edo transmongoliarrean joatea da.

Transmongoliar bidaia egiten bada, komeni da hemen atseden hartzea bai Ulan Bator-etik etorrita, etapa luzea, bai Moskutik etorrita, zeren eta Nushki-Sükhbaatar herrian, gutxi gorabehera Ulan Udetik 300 km-ra eta Ulan Batorretik 404 km-ra, dagoen muga igarotzea 5 eta 11 ordu artean kosta baitaiteke, aduana-poliziak izugarrizko zehaztasunez aztertzen dituelako bidaiariak eta trena.

 

ERREFERENTZIA BATZUK

Jorge Ibor. Bilbao, febrero de 2019.

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies