elkarrizketak Elkartean

Duela hilabete batzuk, Javi Villaverdek esan zidan aldizka afiliatuekin elkarrizketak egitea pentsatzen ari zela, gure kolektiboarentzat gauza interesgarriak esan ditzaketela uste dugun haiekin.

Interesgarria iruditu zitzaigun Angel Careagarekin hastea, bera izan baitzen Elkarte honen aurreko lehendakaria. Jarraian datorren elkarrizketa nahikoa da hitzaurre gehiago ez egiteko.

Edukia zuen gustukoa izatea espero dugu. Hurrengo arte!

Jorge Ibor – Javier Villaverde.


Ángel Careaga

Laster beteko dira 10 urte aurre-erretiroa eskaini zidatenetik, eta hasiera-hasieratik pentsatu nuen zelan erabiliko ote nuen etorriko zitzaidan denbora librea.

45 urtez Udal Aurrezki Kutxan, BBKn eta, azkenik, Kutxabanken nire eginkizunak bete ostean, hainbeste urtetan izan ditudan esperientzia positiboak, lortu ditudan harreman pertsonalak eta, azken finean, egokitu zaizkidan lantaldeak ezin ziren, beste barik, “ahaztu” nire lan-egoera berrira igarotze hutsagatik.

Lan-bizitza luze honetan nire lankideekin sortutako adiskidetasunezko loturak hain izan dira sendoak, ezen ezin zirela egun batetik bestera “eten”, eta egunak igaro ahala saiatu izan naiz eta saiatuko naiz horiek gero eta sendoago mantentzen. Ez dakizue zein pozgarria gertatzen den dagoeneko erretiratuta dauden nire lankide ohien aldetik ez ezik, gaur egun jardunean daudenen aldetik ere aitortua eta gogoan hartua sentitzea.

Aurre-erretiroaren eskaintzaren berri izan nuenean hartutako lehen erabakia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideren batekin harremanetan jartzea izan zen, bertan izena emateko.

Nire adiskide-talde zabalaz gozatzen jarraitzeko “topagune” egokia iruditu zitzaidan.

ZERK EROAN NINDUEN ELKARTEKO LEHENDAKARI IZATERA

Nire afiliaziotik hamabost hilabetera, eta Elkartearen 2015 Urteko Batzarra zela-eta, elkartekide-talde batek hautagaitza bat eratu genuen Zuzendaritza Batzorde berri bat eratzeko, aurrekoek ordezkatu edo txandakatzea eskatu zutelako.

Erakutsi zuten jarrerak, haien ezaupide frogatuek, bermatzen zituen esperientzia profesionalak eta Elkartearen jarduerak sustatzeko zuten gogoak, jarduera-arloen (Informatika, Juridikoa, Fiskala, Ekitaldiak, eta abar.) arabera lantaldeak dinamizatuz, Lehendakaritza hartzeko konbentzitu ninduten, betiere haien ezinbesteko eta beharrezko laguntza izaten banuen, eta hala erakutsi zuten presidente izan nintzen sei urteetan.

ZELAN DEFINITUKO NITUZKEEN URTE HAIEK 

Zorte handia izan nuen topaturiko lagun-taldearekin, ni bezalaxe, haiek ere erabat konbentzituta baitzeuden Elkartearen jarduerak areagotzeko beharrizanaz. 

Hala ere, gure helburu nagusia Elkartea ezagutaraztea zen BBK-tik etorritako Erretiratuen kolektibo zabalari, eta batez ere duela gutxi erretiroa hartutako lankide askori.

Helburu horretan eman genuen gure lehenengo ekitaldi ia osoa; izan ere, afiliatzea edo elkartekide egitea eskatzen genienean, galdera bera egiten ziguten beti: “Baina zuek, zer egiten duzue?”.

Gure masa soziala handitzearekin batera, jarduera, txango, bidaia, interes orokorreko artikulu, gure ‘Hazia’ri buruzko aldizkako jakinarazpen eta abarren programa bat prestatu genuen, gure Elkartean jarraitzeko interesa bizirik manten zezaten.

Baina, egia esateko, gure erretiroa 63 urtera aurreratzeagatik konpentsazio gisa jasotzen ditugun osagarrien tratamendu fiskala hobetzea izan zen, zalantza barik, gure Elkartearen benetako helburua, Gure Kolektiboaren Interesen Defentsa, justifikatu zuen MUGARRIA.

Kutxabankeko Giza Baliabideetako eta Aholkularitza Fiskaleko sailen eta Erakunde Sindikalen erabateko ekintzarik ezaren aurrean, aipaturiko lorpen horren garrantzia ekonomikoki oso handia izan zenez, eta kaltetuen, elkartekide eta elkartekide ez zirenen, kopuru handi bati eragin zionez, gure masa soziala esponentzialki hazi zen, gure jarduerei buruzko zalantzak, “zer egiten duzue zuek?”, erabat ezabatu genituen-eta aldi baterako.

Jarraian, sakon aztertu genuen gure Elkarte “berriak” izan behar zuen jarrera gure HAZIA BGAEko gobernu-organoetan.

Ordu arte, Gauzatu eta Haziako bazkideek antzeko kopuruetan osatzen zuen aurreko Elkartea. Hasiera-hasieratik ikusi genuen gure BGAEren helburuak kontrolatzen zituztela, alde batetik, Bazkide Babesle deiturikoek eta, bestetik, Erakunde Sindikalek gure ordezkari gisa (Bazkide Osoak, hala deitzen zaigu). Garai hartan ASPEMen eskutik gindoazen.

Gure “indarguneak” zehatz-mehatz aztertu ostean, gure Kolektiboari eskubide finkatuen % 70 baino gehiago baitzegozkion, hautagaitza bat prestatzea erabaki genuen, beste Erakunde Sindikal batzuetatik kanpo, gure Kolektiboaren interesak berme osoz ordezkatu ahal izateko; izan ere, ordu arte Bazkide Osoen beste ordezkariek ez zituztela interes horiek defendatu ulertu genuen.

Gure helburuak eta, aldi berean, gure Elkartea ezagutzera emango zituen kanpaina prestatzeak (hauteskunde-erroldaren % 50ek baino gehiagok ez zeukan gure berri), inbertsioei, gai fiskalei eta juridikoei buruzko ezaupideak eman zitzaketen hautagaiak aukeratzeak eta, batez ere, hautagaitzak eskatzen duen dedikazioak bultzatu gintuen Hautagaitza Bakarra aurkezteko proposamena egitera gure Urteko Batzarrari, ezelango erakunde sindikalekin partekatu beharrik gabe, gure afiliatuen eskubideak defendatzeko independentzia eta dedikazio osoa erakutsiz.

Hauteskunde-prozesu hartan lortutako emaitza oso positiboa izan zen, lehian zeuden 20 postuetatik 9 lortu baitziren.

Aurrez aurreko bozketaren egunean, sindikatu batzuek gure hautagaitza aurkeztea “ausarta” zela “aurpegiratu ziguten”, beraien ustez, gure ordezkaritzak erakunde sindikalen erabateko arreta jasotzen baitzuen, eta guk “ez genuen horretarako beharrezko esperientziarik”.

Lortu izan dugun babesak eta konfiantzak guztiz kontrakoa erakutsi dute.

ZER HELBURU LORTU GURA GENITUEN

Bertatik bertara ezagutzea bai Inbertsioen Batzordean eta bai Gobernu Batzordean hartzen diren erabakiak.

‘Hazia’ko gobernu-organoen dinamikari buruzko proposamenak egitea eta iritziak helaraztea.

Baina orain arte, saiatu garen arren, ez dugu lortu gure proposamenak Bazkide Osoen (sindikatuen) gainerako ordezkariekin koordinatzea.

Kutxabankeko Giza Baliabideetako Zuzendaritzarekin dugun harremana ere ez dugu hobetu, nire uste apalean, gure kolektiboa ez delako oso malgua, eta zalantzan jartzen duelako, egunez egun, gure HAZIA BGAEaren barruan egin beharko luketen babes-lana. 

Saiatzen jarraituko dugu, ezinbestekoa baita harreman horiek normalizatzea, bai sindikatuekin, bai Kutxabankekin. DENOK HELBURU BERBERAK LORTU NAHI DITUGU: “BGAE-RIK ONENA”.

ZUZENDARITZA-BATZORDE BERRIRAKO TRANTSIZIOA

Zentzuzkoa baino tarte handiagoa igaro ostean, Zuzendaritza Batzordea mailaka berritzea erabaki genuen, gure egitekoak utziz batzordearen zati batek (% 50) eta bere horretan jarraituz gainerako kideek.

Batzorde berriak bere dedikazioa, ezaupideak eta interesa erakutsi ditu, lortutako emaitza positiboek ―genero-arrakala, IMQ, antzinako Lan Mutualitateen kuotak, afiliazio berrien eguneroko hazkundea, etab.― adierazten duten bezala.

ZELAN LAGUNTZEN DUT ORAIN ASOJUBIBBK-N

Bada, Haziako Gobernu Batzordean Asojubibbk-eko ordezkari gisa izendatuta egoteaz gain, bai nik eta bai aurreko Zuzendaritza Batzordetik irtendako kide batzuek Asojubibbk-en eguneroko dinamikan laguntzen jarraitzen dugu, hor nabarmenduz gure Iguala Medikoa (IMQ) galtzearen eta antzinako mutualitateei egindako kotizazioen zerga-eskubideen erreklamazioren inguruan egindakoak. 

Horregatik, uste dut egungo Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa “bikaintzat” jo behar dela Erretiratuen Kolektibo osoarentzat, elkartekideentzat eta elkartekide EZ direnenentzat, lortu dituzten onurengatik, onura sozialak ez ezik ekonomikoak ere bai. 

Zer gehiago egin behar dute zalantzan daudenak afiliatzera konbentzitzeko? Baina, batez ere, EZ dugu ahaztu behar “zalantza barik” eman behar diogun babesa 2025eko hauteskunde-prozesuetara aurkeztuko duten hautagaitzari HAZIAren gobernu-organoetarako

ZER IKUSTEN DUT HAZIAKO GOBERNU-ORGANOETAN?

Gobernu Batzordean sartu nintzenetik, egiaztatu ahal izan dut BI ordezkaritza daudela: Bazkide Babeslearena batetik, eta Bazkide Osoena bestetik (berdinzaleak ordezkarien kopuruari dagokionez: 9 eta 9), eta horiek ez dute jarduten, nire ustez, behar den koordinazioarekin, batez ere gure Elkartearen eta sindikatuen artean. Bazkide Babeslearen 9 ordezkariek dedikazio txikia dute, eta beren esku-hartzeak eta partaidetzak beren kideetako hirurengan soilik kontzentratzen dituzte; gainerakoak ez dira bertaratzen eta aipaturiko 3 horiengan uzten dute normalean beren ordezkaritza, eta ez dituzte ezagutzen haien iritziak eta hausnarketak, ezta haien dedikazioa ere, eta bertaratutakoek beraien botoak erabiltzea onartzen dute, saio gehienetan, nik esaten dudan bezala, ‘arrabola’ edo alferra pasatzeko, inola ere errespetatu barik Bazkide Osoen ordezkarien bozketen emaitzak, nahiz eta, nire ustez, kontuan hartu beharko liratekeen ustez burutu beharko luketen babes-ekintzaren barruan.

Egoera hori hobetu liteke eta hobetu beharko litzateke 2025eko hauteskundeetan, gure Elkarteko ordezkarien kopurua handituta.

Hauteskunde horietarako oso kontuan hartu beharreko datu garrantzitsu bat bozketa-sistemak nabarmen hobetzea da, azken bi hauteskunde-prozesuetako irregulartasunak saihestuz, botoak posta bidez edo Kutxabankeko gure bulegoetan jasota, eta hautagaitzak hauteskunde-erroldako guztiei bidalita.

Oraindik ere badira hobetu behar ditugun gaiak, gure BGAEn dagokigun pisu espezifikoarekin parekatzen saiatuz gure ordezkaritza.

Oso baikorra naiz gure Elkartearen etorkizunari buruz; izan ere, Zuzendaritza Batzordeetako lankideek eta laguntzaile-talde gaituak egindako lana Erretiratuen Kolektiboan sortutako itxaropenak dinamizatzea lortzen ari da, emaitza oso positiboekin.

Hori da egungo bazkideei eta erretiratuen etorkizuneko promozioei transmititzeko motibaziorik onena.

 

 

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies