Ehkb/Uce-ri egindako erreklamazioen txostena (2023)

2023an, bidaien eta hegaldien inguruko erreklamazioek gora egin dute, eta horrelako 5 erreklamazio izan ditugu. Horietako 2 auzitara joan dira, eta beste hirurak auzibidetik kanpo konpondu dira.

Telefonia dela eta, 3 erreklamazio izan ditugu, eta auzibidetik kanpo konpondu dira.

Hipoteka-gastuen kontura 43 pertsonari lagundu diegu hipoteka eratzeko gastuen erreklamazioagatik, batzuei bankuak auzibidetik kanpo ordaindu die, baina gehienek auzitara joan beharko dute.

Egia da jendea abenduko azken hilabetean eta urtarril hasieran animatu dela etortzera preskripzioaren gaiarekin.

Eta arauzko denbora itxaron behar dugunez bankuak erantzun dezan, ezin dut askoz datu zehatz gehiago eman, zenbatek jaso duten dirua auzibidetik kanpo eta zenbatek joan beharko duten auzitara.

Auto-kartelaren gaiari dagokionez, badira auzibidetik kanpoko erreklamazioa hasi duten pertsonak.

Gai hau oso motel doa, badugu Asojubiko kideren bat edo beste dagoeneko epaia emanda duena, baina, egia esan, kasu bereziren bat da, oso pertsona gutxi dira.

Gai hau luzea eta aspergarria izaten ari da, hainbat arrazoirengatik.

Epaileek ez dute ezagutzen.

Fabrikatzaileak buruhauste ugari ari zaizkigu sortzen; izan ere, kontrako alderdien adituek jakinarazten digutenez, auzietara eramaten dugun peritu-txostena Espainian merezi duten bakanetarikoa da. Beraz, gure aurka egiten duten lana izapide edo tramitea ahal den guztia luzatzea izaten da, ez dakit gu nekarazteko edo zuek.

Hasieran, demandaren sorlekuaren inguruan borrokatu behar izan genuen, eta Auzitegi Goreneraino eraman ziguten gaia. Auzitegi Gorenak, Bizkaiko zenbait kasuren ondoren, jatorri-lekua kontsumitzailearena zela ebatzi zuen. Beraz, Bizkaiko merkataritza-arloko epaitegietan sartu behar izan genituen demandak berriro, Gorenera eramandako izapide guztiak onar zitzaten.

Gero, erreklamazioaren preskripzioa aztertu behar izan zen. Fabrikatzaileek baieztatzen dute beren kasuak preskribatuta daudela.

Gipuzkoan eta Araban, auzitegi probintzialean helegitea jarri ostean, epaileek adierazi dute ez dagoela preskribatuta, eta, beraz, bi probintzia horietan gaia dezente kontrolatuago dago, epaileek ez dagoela preskribatuta erabakitzen dute eta erosketa-fakturaren eta interes judizialen ehuneko kopuru bat aplikatzen dute.

Bizkaian, aldiz, dauzkagun merkataritza-arloko hiru epaitegietatik bik EAEko beste bi probintzietan bezala baloratzen dute egoera, baina hirugarrenak ez dauka argi; beraz, gure probintzia-auzitegiak preskribatu gabe dagoela deklaratu arte ―eta badirudi horrela izango dela― itxaron egin behar dugu, Bizkaian lasai lan egiten utz diezaguten eta merkataritza-arloko epaitegi jakin horretan trabarik jar ez diezaguten.

Egia da zaila dela ulertzea Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-arloko epaitegi guztiek ikuspegi bera izatea, batek izan ezik, eta hori kontsumitzaileari helaraztea zaila da.

Bi urte hauetan gai honekin izan dugun irmotasun eta iraunkortasunarekin jarraituko dugu lanean, nahiz eta, denbora aldetik ikusita, oso neketsua izan.

Oso motel doa fabrikatzaileek eta orain justiziak jartzen dizkiguten oztopoengatik, baina guduak irabaziz goaz, eta gerra irabaztera ere iritsiko gara.

 

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies