Udazkeneko txangoa (2019.10.02)

URRIAN, MAHATS-BATZEA ETA PIKILLO PIPERRAK

Erretiratuen Elkarteak txangoa antolatu du bere kideentzat eta laguntzaileentzat honako egitarau honekin:

TXANGOAREN EGUNA ETA ORDUAK

  • Data: 2019.10.02
  • Irteera: 09:00. Bilboko Urkixo zumardia, “El Central” Institutuaren Parkingeko sarbide ondoan, Postetxearen aurrean.
  • Itzulera: 21:00etan leku berean.

EGITARAUA

  • Fuenmayor:
    • Finca Valpiedra. Finkaren eta bere ingurunearen edertasunaz gozatuko dugu (Gran Reserva telebistako seriearen kanpoaldeak bertan filmatu ziren), eta ardo-dastatzea ere izango da. Data horretan ziur asko mahatsa batzeko garaian egongo dira.
  • Lodosa
    • Ardo bat dastatzea pintxo berezi batekin.
    • Astia izango da herrian ibiltzeko eta, gura duenak, asteazkenetan han egiten den azoka txikia ikusteko aukera izango du.
    • Bazkaria Marzo jatetxean honako menuarekin:

Mahaiaren Erdian

        • Lodosako pikillo piperrak, sasoikoak, kazolan.

Pertsona bakoitzari aterako zaiona

        • Barazki-menestra.
        • Arkume-belaunpea saltsan piper erreekin.
        • Marzísimo (etxeko postre berezia)
        • Kafea eta ‘txupitoak’.
        • Ogia, ura eta ardoa.
    • Pedro Luis Kontserbak, bisita gidatua fabrikara eta bere produktu ospetsuak erosteko aukera.
      • Mesedez, eraman bolaluma edo errotuladorea poltsak markatu eta bereizteko.

PREZIOA: 50€ (50 euro) parte-hartzaile bakoitzeko.

Izen-ematea, ohi legez, Elkarteak honetarako Kutxabanken duen kontuan parte-hartzaile bakoitzeko 50€ sartuta egingo da (zenbatekoaren arabera jakingo dugu dirua sartu duen elkartekideak zenbat lagunentzat gura duen tokia), eta kontzeptuan elkartekidearen beraren izen-abizenak jarri behar dira.

OSO GARRANTZITSUA: Parte-hartzaileak gehienez 70 izan daitezke.

Kontuan dirua sartzen den hurrenkera edo ordenari jarraituko zaio.

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies