SARRERA Herri bat, oroimen historikorik gabe, informaziorik gabe, bere balioak, bere nortasuna, ezagutu gabe, kolonizaziorako eremu oso egokia da. José Mª Jimeno Jurio Eguneroko errutinaren ondorioz gure ingurua balio positiboak hauteman barik begiesten dugu, baina begirada geldiarekin, zalantza barik, aurkituko genituzke balio horiek. Egunero gurutzatzen gara pertsona berberekin, haienganako jakin-minik […]
literatura.
ELEFANTE TXIKIA Pasarte hau maitasun handiz gogoratzen du Luisek. Iritsi eta gutxira gertatu zen. Ekuatore Ginean elefante-arraza bat dago, bertokoek “nanoa” deitzen dutena, galtzeko arriskuan dagoen espeziea. Aberats berri alemaniar batek dirutza xahutu zuen elefante-ehizaldi bat antolatzen, eta ahalik eta baliabide gehienekin joan zen hara, bertoko gidariak eta garraiatzaileak barne. […]
EL CAMINO DE SANTIAGO (DONEJAKUE BIDEA: BIZIPENAK) liburuaren aurkezpena Egilea: Juan Carlos Ruiz de Villa Juan Carlos-ek “El camino de Santiago: Vivencias” bere liburuaren aurkezpenera gonbidatzen ditu bazkide guztiak Kulturarekin eta gure kidearekin dugun hitzordu honetara joatera animatzen zaituztegu. LEKUA: Algortako Kultur Etxea […]
Gaztetan zientzia-fikziozko liburu asko irakurri nituen, eta asko gustatzen zitzaidan genero hori. Hala ere, genero horren barruan, beti izan ditut gogokoago gizarte-gaiei buruzko espekulazioa ardatz duten liburuak (zientzia-fikzio soziala) alderdi zientifikoari garrantzi handiagoa ematen diotenak baino. Gaur egun, oso ezagunak dira Isaac Asimov-ek, “Fundazioa Trilogia” ospetsuaren egileak, ezarri zituen robotikaren […]
Bilbora ikastera eta bizibidearen bila etorri eta berton geratu nintzen ezkonduta neska batekin, Edurnerekin. Baserritar peto-petoa zen. Ikasle ona izaki, Bilboko Unibertsitatera etorri zen, eta han ezagutu genuen elkar. Eta hemen geratu ginen bizitza osorako. Baina geure bizitzaren jatorriak eta lehen urteetan inguratu gintuzten pertsonak ez dira ahazten. Horregatik, Edurnek […]
Metroko nasa etxera iritsi gura duen jendez mukuru dago. Arratsaldeko zortziak, jada gautu du. Puntako ordua, denak presaka. Hotz egiten du eta kanpoan euria eten barik. Igogailuaren aurrean ilara luzea sortu da. Bi aulki gurpildun aurreratu dira, itxaroten daudenak atzera utzita. Erabateko lehentasuna dute. Jendeak lehentasuna onartzen du, baina ez […]
BBK-ko Erretirodunen Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak aurten, urtero elkartu ohi garen egunean, hildakoen aldeko meza eta jatetxea ere aldatzea erabaki du. Jatetxeaz beraiek emango dute komenigarri iruditzen zaien informazioa egokiena iruditzen zaien unean. Baina Meza izango den lekuaz, gure Hiriaren historian oso esanguratsua denez, apurtxo bat gehiago jakitea komeni zaigu denoi, […]