Rhin ibaian zehar bidaia?

Oporretan irtetea pentsatzen duzun unetik bertatik hasten dira urtez urte argitu beharreko dilemak. Aukera ezberdin ugari dituzu zeure aurrean: Hondartza? Mendia? Atzerrian? Estatu barruan? Etxetik hurbil? Erlaxatzeko? Kultura bila? Haurrekin? Biok bakarrik? Maskotarekin? Hurbileko herrialde batera? Exotikoren batera? Zenbat diru daukat? Zenbat diru nago gastatzeko prest? Nola egingo ditut joan-etorriak: trenez, hegazkinez, itsasontziz, bizikletaz, oinez? Eta oinarrizkotzat jotzen dudan eta egiten hasten zaren galdera, bidaiarako hilabeteak falta badira ere: Noiz joango naiz oporretara? Zein da sasoirik onena nire egoera pertsonala kontuan hartuta?

crucero-Rhin-1Jakina, hori guztia baldintzatzen duena da… jardunean zauden eta zure enpresarekin datarik egokienei buruz ados jarri behar duzun, ala egoera pasiboan zauden, hau da, erretiratuta eta inori baimenik eskatu beharrik gabe, orduan aski baita zure bikotekidearekin ados jartzea. Noski, adinak ere badu bere garrantzia, eta hori oso kontuan hartu behar da, nahiz eta adinean aurrera doazen gaztetxo batzuk oraindik gai diren 30 edo 40 urte zituztenean egiten zutena egiteko. Eta baten bat, bere sasoi onagatik, gai da oraindik gehienok jada galarazita ditugun gauzak egiteko ere.

Gu geu Egipton milaka urte dituzten lekuetan barrena egindako bidaia eder batetik gentozen, eta herrialde hartan ikusi beharreko guztiaz gozatu nahi izan genuelako, basamortuan zehar autobusez bidaia amaigabeak egin behar izan genituen, eta hori piramide, mastaba, hilobi-kripta, tenplu amaiezin eta abarretara igotzeaz eta jaisteaz gain; beraz, Nilon zehar egindako bidaia-egunek bakarrik arindu ziguten aurrekoa.

Horregatik, hurrengo bidaiarako egin genuen planteamendua izan zen: “Bidaia lasaia, joan-etorri askorik gabea, herrialde moderno baina historiadun batera”. Eta, beste behin ere, gure erretiratuen elkarteak Barceló Bidaiak-eko Maria paregabearekin batera egindako proposamena izugarri gustatu zitzaigun hasiera-hasieratik.
Rhin ibaian zeharreko bidaia batek, hasiera batean, erabat asebetetzen gintuen.  Gauez lekualdatuko zen ontzia, gu atseden hartzen ari ginen bitartean; herrialdearen zati bat ezagutzen genuen, baina ez proposatutako ibilbidea; paisaiak presa barik gozatzeko modukoak, ahalegin handiegirik egin beharrik gabe, turismo-eskaintza oso interesgarria, janari ona eta edari gustagarriarekin. Dena ezin hobeto egokitzen zitzaion gura genuenari. Eta izena eman genuen ziur geundelako bidaia ahaztezina izango zela.

Baina naturak beste zerbait zuen aurreikusia, Mariak berak ere aurreikusi gabea eta, jakina, konpondu ere ezin zuena. Europak jasaten duen lehortea espaziotik ere antzematen zen. Lehen goitik berde-berde ikusten ziren lekuak orain marroi-kolorekoak dira. Hala erakusten dute Europar Batasuneko sateliteek ateratako argazkiek, matematikak dioenaren adierazgarri diren irudiek: Europar Batasuneko lurraldearen erdiak (% 47k) ‘Abisu’ egoera du aktibatuta, eta bosten bat (% 17) ‘Alerta’ egoeran dago. Horiek ziren Frankfurt aireportura joan bezperan salatutako datuak.

Zer dela-eta hori dena? Ba, Europa osoa jasaten ari den euri-faltak Alemanian Rhin ibaian zehar egin ohi den merkataritzari ere eragiten diolako. Sei herrialde zeharkatzen dituen arren Alemaniaren sinbolo garrantzitsua den eta munduko ibai-bide erabilienetako bat den ibai horren ur-maila baxuak merkantzien trafikoa etetea eragin du ibaiaren zati batzuetan. Datuen estatistika historikoak erakusten du Rhin egarriz akabatzen ari dela; izan ere, azken 20 urteak erreferentziatzat hartuz gero, emaria minimoetan dago, eta adituek iradokitzen dute datozen asteetan gainbeheran jarrai dezakeela. Hala eta guztiz ere, heldu zaizkigun azken berrien arabera, aurreko egunetan euria egin ostean, Rhin ibaia apur bat “biziberritu” egin da, baina berriro jaistea espero da, nahiz eta ez izan aurreko mailetaraino. Bada Alemanian lehortearekin gertatzen ari denaren adierazle bat oso ikusgarria: “gosearen harri” (alemanez hungerstein) ezagunak, lekuaren harrizko jagoleak, agerian geratzen ari dira. Horiek, izenak berak adierazten duen lez, harri handiak dira, uraren maila oso baxua denean ikusten direnak, eta eskuz grabatutako idazkunen bidez, gosetearen eta, hori gertatuz gero, atsekabe handien probabilitateaz ohartarazten dutenak, eta, are gehiago, batzuek kontserbatzen dituzte aurreko mendeetako jendeak egin zituen inskripzioak, ibaietan gutxieneko maila zegoenean eta egoera gaur egungoaren antzekoa zenean.

Bagenuen lehorrean geratzeko beldurra gurutzaontziak nabigatzera ezin irteteagatik, haien sakonera txikia izan arren, eta “San Espedito”ri erregu egitea besterik ez zitzaigun geratzen, gu iritsi aurretik ur gehiago eror zedin eta bidaia gorabeherarik gabe burutu zedin.

Oso luzea eta agian beteegia izango litzateke ibilbide osoan izandako sentsazioak deskribatzea: Maguntzia, Kolonia, Bonn, Linz and Rheim, Cochem (irakurri Cogen), Treveris, Luxenburgo, Koblentza…, eta Berkanstel-Kues, Traben-Trarbach, Rüdesheim eta Moselaren bi ertzetan dauden edertasun berdineko beste herri batzuk. Lekua paregabea da, zoragarria, egunez bidaian ikusi, miretsi eta gozatu egiten dituzu ibaiaren bi ertzak, film bat ikusten ariko bazina bezala, postaleko herriak, ametsetako gazteluak, kale isil eta ibilgailuen zirkulaziorik gabeak, masifikazio barik, antolakuntza ia perfektuarekin eta Agentziak gure esku jarritako elementu (gidari) paregabeekin. Bidaia baketsua eta atsegina, inguruabar arrarorik eta zalapartarik gabea, erlaxatua, erakargarria, zer ikasi askorekin igaro eta bisitatu ditugun leku guztietan, bereziki aipatuz mundu osoan ezagunak diren Beethoven edo Karl Marx jaio ziren hiriak.

crucero-Rhin-2
Koloniako garagardotegi ospetsuenetakoa eta agian dotoreena

Sería muy largo y prolijo describir las sensaciones sentidas durante todo el trayecto por Maguncia, Colonia, Bonn, Linz and Rheim, Cochem (leer Cogen), Tréveris, Luxemburgo, Coblenza y pueblos como Berkanstel-Kues, Traben-Trarbach, Rüdesheim y otros de igual belleza a ambas márgenes del Mosela. El lugar es incomparable, una maravilla, las travesías diurnas presenciando, admirando y disfrutando de ambas riberas del río como si estuvieses viendo una película, sus pueblos de postal, sus castillos de ensueño, sus calles silenciosas y sin tráfico rodado, sin masificaciones, con una organización casi perfecta y unos elementos (los guías) puestos a nuestra disposición por la Agencia sin parangón. Viaje apacible y grato, sin circunstancias extrañas ni estridencias, relajado, resultón, con mucho que aprender de todos los lugares por los que hemos pasado y visitado con especial mención a las ciudades donde nacieron Beethoven o Karl Marx por ser personajes mundialmente conocidos.

Irakurtzen didatenentzat eta erabakia hartzeko hau baliagarri gerta dakiekeenentzat, hona hemen nire ondorioak:

Charles Dickens M/S gurutzaontzia: Itsasontzi hau argazki eta guzti jaso badugu, bere deskribapena oso erraza delako izan da.

crucero-Rhin-3
Beethoven Bonn-en jaio zela uste den etxeko fatxadaren egungo egoera

Erraza litzateke esatea luxuzko ontzia dela, baina, hobeto esanda, itsasontzian ibiltzea da luxu hutsa. Ontzi-enpresak ahalegina egin du ontzi horri diskretua, bai, baina giro bikaina emateko, maila goreneko estiloa eta dotorezia uztartuta. Kanpoaldetik ematen ez duen arren, oso-oso zabala da ataritik ikusita eta bi aldeetako, ababor eta istriborreko, ateetatik gela edo kamaroteetaraino sartzen den argi naturalez betea, goi-mailako hotel baten elementu guztiekin hornituta; eta leihate itzelak, begien aurrean eskaintzen zitzaigun naturaz gozatzeko. Barrualdean, garbitasuna ezin handiagoa; eta diseinua oso orekatua da, zur nobleak, letoi dirdaitsua, kobre leundua, beira distiratsua eta beirate garbi-garbiak erabiliz. Ezin hobeto argiztatuta dago, kanpoaldea barne, eta modu irudimentsuan apaindu da harmonia handiz jarritako koloreekin, giro lasaia eta lasaigarria sortuz, dena bidaiariaren erosotasunerako pentsatua. Oso gustura egon gara.

Antolaketa: Ez da erraza horrelako bidaia bat antolatzea eta dena primeran ateratzea.  Beti egongo da monotonia hautsiko duen edo bidaiaren inertziatik irtenaraziko gaituen gertaeraren bat. Kasu honetan, nahitaez aldatu beharreko norabidea izan ezik, dena primeran joan dela ziurta dezaket; izan ere, Rhin ibaian ur-emaririk ez zegoela eta gurutzaontziek gelditu egin beharko zutela iragartzen zelako edo, bidaiari-kopurua gurutzaontziak har zezakeen gehienekoa baino askoz txikiagoa izan zen. Guztira 144 plaza baditu ere, 86 izan ginen gu.

crucero-Rhin-4
Linz am Rhein hiriko renaniar plaza tipikoa

Zerbitzua: M/S Charles Dickens-en eta Catai-ren zerbitzuak 10ekoak izan dira. Gure aldetik batere kexarik ez. Denek lan egin dute gure egonaldia ahalik eta atseginena izan zedin, eta bai lortu ere. Janaria, bai “buffet”ekoa, bai mahaian zerbitzatutakoa, askotarikoa eta egoki ondua izan da. Gustura jan dugu, eta Areto Panoramikoko taberna beti egon da behar bezala zainduta, nahiz eta hizkuntzaren eragozpena izan langile edo beharginen batekin.

crucero-Rhin-5
Cochem eta bere Reichsburg gazteluaren ikuspegia M/S Charles Dickens gurutzaontzitik
crucero-Rhin-6
Treveriseko “Porta Nigra”

Bidaiariak: Normala izaten da horrelako bidaietan lagunarte estua egiten duen talde, txikiago edo handiago, batekin joatea. Bidaia honetan oso argi ikusi da hori, baina, gainera, EZ DA KOMUNIKAZIORIK egon BILBOTIK joan garenon eta BARTZELONATIK eta Hegoaldeko beste leku batzuetatik joandakoen artean. Portaera bikaina izan da kasu guztietan, baina, batzuetan, bakoitzaren jatorria nabaritu izan da sortzen duten eta dugun zaratagatik. Ez da komunikaziorik egon, talde bakoitza bere kasa ibili da, nahiz eta bizikidetza ona izan den, oro har, elkarrekiko errespetuarekin.

Aukerabidea: Eta honetan datza gakoa. Zuzena izan al zen aurrez jarritako eta guztiok onartutako eta ordaindutako ibilbidea aldatzeko erabakia? GOOGLE bidez zabaltzen ziren albisteek zioten beste gurutzaontzi batzuk arazorik gabe ari zirela irteten Estrasburgotik, hau da, guk eraman beharko genukeenaren kontrako norabidean.  Hala eta guztiz ere, konfiantzazko boto bat emango diogu kapitainari, berri gehiago, hobeak eta zehatzagoak izango baitzituen ibaiaren goiko aldeko ur-emariari buruz, eta, beraz, haren eta gure atsekabe handiz, Rhineko ibilbidea Moselara aldatzeko erabakia hartu behar izan zuen.

Beste kontu bat da geure buruari galdetzea ea aldaketarekin irabazi ala galdu egin genuen. Begi-bistakoa dirudi, bi aukerak baloratuz gero, galdu egin genuela eta askogatik, gainera. Horrek ez du esan nahi ikusi dugunak merezi ez duenik, baizik eta ikusi ez dugunak eta ikustea espero genuenak askoz ere garrantzi handiagoa duela historiaren, arkitekturaren eta kulturaren ikuspegitik, eta, beraz, baita turismoaren ikuspegitik ere. Ezin da konparatu galdu duguna (Heidelberg, Espira, Estrasburgo edo Colmar bezalako lekuak) ikusi ditugun Bernkastel-Kues, Traben-Trarbach edo baita Luxenburgorekin ere, nahiz eta inguru hauetaz merezi duten bezala gozatu dugun eskaintzen duten guztiagatik, Riesling ardo zuria barne. Gure gidariek asko lagundu digute hasierako ibilbidea ahazten, aurrean genuen hartan arreta jartzeko.

crucero-Rhin-7
Karl Marx jaio zen etxea Treverisen

Azken finean, beste esperientzia bat, ahaztezina. Frantziako eta Alemaniako zati bateko gauzarik ederrenak zeharkatzea Rhin ibaian eta Mosela ibaiadarrean barrena.  Hunkitzea eta txundituta geratzea halako edertasunaren aurrean, sentsazio berrien artean. Haize arina sentitzea aurpegian, eta bitartean ametsezko paisaiak, xarmaz eta historiaz beteriko hiri eta herriak begietsi eta mirestea. Natura bere distira osoan.  Mahastiak, bere handitasun guztian, mahatsa bere unerik onenean zela eta batzeko prest bi ibaiertzetako hegaletan. Ur gaineko hotel batean lo egitea, ibaiko uren kulunkatze arinarekin, astindu handirik gabe, leuntasunez, zarata barik. Ibai-bidaia baten giro ezin hobea, non turismo-mota honekiko maitasun-harreman ahaztezina sortzen den, horrelako batean berriro elkar topo egingo dugularik ziur asko.

Oporrak atseden gisa erabili nahi dituzten guztiei, eta ez lanera estresatuta itzultzeko, horrelako ibai-bidaia bat gomendatzen diet. Turismoa ahalik eta modurik lasaienean egingo dute eta erabat gozatuko dute aukeratutako ibilbideaz.

crucero-Rhin-8
M/S Charles Dickens.- Gure gela edo kamarotea, istriborretik lehenengoa
crucero-Rhin-9
Aurkikuntza bat Maguntzia hiri honetan. Bilbo bertako oroimenean.

Ezin dut aipatu gabe utzi xehetasun bat, gure bilbotar-harrotasuna ondo oinarrituta dagoela erakusten duena, hau da, gure portaera onari esker igarotzen garen tokian arreta pizten dugula, eta arrastoa uzten dugula bai gure aurretik izan zirenen aldetik eta bai hurrengo mendeetan etorriko direnen aldetik ere.

Maguntziako hirian zehar egin genuen paseoan, norabide eta distantzien seinale berezi hori ezagutzeko aukera izan genuen, munduan barreiatuta dauden sei leku agertzen dira, eta ez daude Madril, Bartzelona, Sevilla edo Valentzia, baina bai, eta ezin bestela izan, BILBO (La Rioja 1.136 km), Bordele, Adelaida, Oporto, Mendoza edo Valparaiso bezalako hirien parean nabarmendua. Misterioa da zergatik lotu duten gure “botxoa” Errioxa ardo-

eskualde ospetsuarekin, agerikoa baita aipatutako gainerako hiriak bat datozela horretan. Mundu osoko ardo-eskualde ospetsuak dira guztiak, Maguntzia bera bezala. Hemendik igaro ziren erromatarrek ere bazekiten zelako garrantzia izango zuen Bilbo hiriburuak, inguru haietan egonaldia egin eta mila urtera, eta ezagutzen zituzten Errioxako ardoak.

crucero-Rhin-10
Gure hiru gidariak. Lan bikaina. Beti eskertuko dizuegu.

Gai horri buruz gidariak galdetuta, isilik geratu ziren, ez zekitelako zergatik kokatu zuten seinale hura hantxe, are gehiago, erreparatu ere egin gabe zeuden seinale hari beste talde batzuekin egindako ibilaldi ugarietan.

Gure jatorriaz, hiri honetako agintari alemaniarrek nabarmendutakoaz, harro eta esker onez sentitzea besterik ez zitzaigun geratzen. Agian urrunetik etorritako turistaren batek galdetu du: “Baina, non dago Bilbo?”. Eta gure hiribilduak eskaintzen diena arakatu eta ezagutzean, gure hiria ezagutzeko jakingura sartu zaio. Ongi etorri!

Munduan bada leku bat non bakea arnasten den, postal zaharrak erreal bihurtzen diren, ipuinetako gazteluak existitzen diren eta non sentitzen duzun ipuin batera joan zarela eta ez duzula handik esnatu gura.

Bada munduan inoiz ahaztuko ez dudan leku bat, eta beti itzuliko naiz hara argazkiak ikusten ditudanean eta urteak igaro ahala, atzera begiratuz, han egon izanagatik pribilegiatua sentitzen naizenean…

 

 

Javier Campo

 

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies