PAGASARRIKO IGOERA 2022KO MAIATZAREN 12AN


Beste urte batez eta ohi bezala (pandemiaren urteak kenduta) joan den maiatzaren 12an Pagasarriko igoera egin genuen elkartekide-talde batek, Juanjo San Sebastian gure lankidea gidari hartuta.

Aurten, ia mendizale guztiei oharkabean pasatzen zaien gailur txiki bat badagoela ohartu ginen: Gangoiti, alegia.

Aterpera iristean, ohi bezala, tortilla eta txorizoz osaturiko pintxo potea dastatu ahal izan genuen, lankide ohien arteko giro lasai eta jatorrean.

Taldearen argazkia ez zen falta izan Pagasarriko gailurrean.

Ohitura on honekin jarraituko dugu eta datorren urtean taldea apur bat zabalagoa izan dadin animatzen zaituztegu.

Pagasarrirantz oinez… (vídeo)

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.