Kategoria Literatura
EL CAMINO DE SANTIAGO (DONEJAKUE BIDEA: BIZIPENAK) liburuaren aurkezpena Egilea: Juan Carlos Ruiz de Villa Juan Carlos-ek “El camino de Santiago: Vivencias” bere liburuaren aurkezpenera gonbidatzen ditu bazkide guztiak Kulturarekin eta gure kidearekin dugun hitzordu honetara joatera animatzen zaituztegu. LEKUA: Algortako Kultur Etxea […]
Gaztetan zientzia-fikziozko liburu asko irakurri nituen, eta asko gustatzen zitzaidan genero hori. Hala ere, genero horren barruan, beti izan ditut gogokoago gizarte-gaiei buruzko espekulazioa ardatz duten liburuak (zientzia-fikzio soziala) alderdi zientifikoari garrantzi handiagoa ematen diotenak baino. Gaur egun, oso ezagunak dira Isaac Asimov-ek, “Fundazioa Trilogia” ospetsuaren egileak, ezarri zituen robotikaren […]
Bilbora ikastera eta bizibidearen bila etorri eta berton geratu nintzen ezkonduta neska batekin, Edurnerekin. Baserritar peto-petoa zen. Ikasle ona izaki, Bilboko Unibertsitatera etorri zen, eta han ezagutu genuen elkar. Eta hemen geratu ginen bizitza osorako. Baina geure bizitzaren jatorriak eta lehen urteetan inguratu gintuzten pertsonak ez dira ahazten. Horregatik, Edurnek […]
Metroko nasa etxera iritsi gura duen jendez mukuru dago. Arratsaldeko zortziak, jada gautu du. Puntako ordua, denak presaka. Hotz egiten du eta kanpoan euria eten barik. Igogailuaren aurrean ilara luzea sortu da. Bi aulki gurpildun aurreratu dira, itxaroten daudenak atzera utzita. Erabateko lehentasuna dute. Jendeak lehentasuna onartzen du, baina ez […]
BBK-ko Erretirodunen Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak aurten, urtero elkartu ohi garen egunean, hildakoen aldeko meza eta jatetxea ere aldatzea erabaki du. Jatetxeaz beraiek emango dute komenigarri iruditzen zaien informazioa egokiena iruditzen zaien unean. Baina Meza izango den lekuaz, gure Hiriaren historian oso esanguratsua denez, apurtxo bat gehiago jakitea komeni zaigu denoi, […]
Batzuentzat errusiar kutsu gutxieneko hiria Errusian. Niretzat, zoragarria eta paregabea. Neguko Jauregia SARRERA San Petersburgon 2002an izan ginen, sortu zeneko hirugarren mendeurrena ospatu baino urtebete lehenago, BBK-ko bezeroentzako bidaia batean parte hartu genuenean. Urteak igaro ostean, aztarna ezabaezina laga zidala esan dezaket. Hainbesteraino, ezen han ikusitako gauza asko oraindik bizirik […]
GENGIS KHAN Mongoliako herriarentzat, Gengis Khan da bere heroi nagusia. Horregatik, berari buruz idatziko dut artikuluaren hasieran. PERTSONAIA Gogoan dudanez, irakurri nuen lehen liburuetako bat Gengis Khanen biografia izan zen. Oroimenean geratu zitzaizkidan haren jatorri noblea, familiaren hondamendia aita pozoituta hil zenean, eta zelan atera zen aurrera Temundschin txikerra (gero […]