Gure bazkideek iaz egindako erreklamazioen laburpena bidali digu EHKB/UCEk:
Ikus daitekeenez, gehien gertatu diren erreklamazioak “autoen kartel”arekin lotutakoak dira, non kontzesionarioek eta fabrikatzaileek informazioa transferitzen baitzuten prezioak adosteko. Horregatik, lehenik Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN/CNMC) zigortu zituen, eta erreklamatutako erakundeek errekurtsoak aurkeztu ostean, Auzitegi Nazionalak eta Auzitegi Gorenak, nork bere epai bidez, berretsi egin zuten MLBN/CNMCek jarritako zigorra.
Hegaldiak eta bidaia konbinatuak ere nabarmentzekoak dira, bai barruan eta bai kanpoan hartu diren COVID neurrien eraginez, oraindik ere hegaldiak bertan behera utzi eta opor-paketeak baliogabetzen dira eta.
Telefonian eta energian, asko ez badira ere, erreklamazioak izan dira ados ez egoteagatik kontratatu bako zerbitzuengatik kobratutakoarekin, kontratuari baja emateagatiko zigorrekin, edo telefonia finkoaren zerbitzu ezarekin.
Merkataritzan, oinetakoak eta etxetresna elektrikoak erosteagatik bi erreklamazio izapidetu ziren, biak ondasunarekin ados ez egoteagatik.
Eta amaitzeko, hipoteka-maileguengatiko bi erreklamazio ere izan dira.
Espero dezagun aurtengoa aurreko biak ez bezalakoa izatea, eta kontsumitzaile eta erabiltzaile lez kalitatezko zerbitzu eta ondasunez gozatu ahal izatea, murrizketarik gabe.
Beste barik, agur bero bat.
Ibon
Erreklamazioa | zenbakia |
---|---|
AUTOEN KARTELA | 103 |
HEGAZKINAK | 11 |
BIDAIA KONBINATUAK | 12 |
TELEFONIA | 3 |
ENERGIA | 2 |
EHUN ETA OINETAKO MERKATARITZA | 1 |
MERKATARITZA ELEKTRONIKOA | 1 |
BANKUAK | 2 |