arrosa-zuri kolorea

Pertsona atsegina, ona izan nahi izan nuen.
 Maitatu egin nahi izan nuen ezergatik,
maitatu eta maitatua izan baino ez.
Ona izan gura izan nuen, ez ezergatik,
baizik eta ulertzen dudalako
horrelakoa behar dela izan,
maitatu eta maita zaitzatela,
ez egotea liskarrik,
ezta inbidiarik ere.
 
Oihu ez egiteagatik
ez ezazu pentsa ez naizela zu bezain indartsua.
Ukabilkada bat ez emateagatik
ez pentsa ezin dizudala eman,
Atsegina izateagatik ez pentsa
entregatuta, umiliatuta nagoela.
Gura dudana da
errespetatzea eta errespetatua izatea.
Sentitzen dudana da
bestearenganako maitasuna.
Eta gauza bera nahi nuke neuretzat.
 
Zubiak eraiki gura ditut.
Harekin baldin banago,
ez du esan nahi
 zurekin ez nagoenik.
Bestearekin hitz egiten badut
haren kontra ezer ez dudalako da,
eta zuk ere ez izatea nahi nuke.
 
Begirunetsua izan gura izan nuen,
atsegin, inuzente eta utopikoa,
ez ezergatik, baizik eta dena
arrosa-zuri kolorez ikusteko,
eta besteek nirekin
ikus dezaten saiatzeko.
 
Maitasun garbiz maitatu nahi izan nuen.
Nik dena ematen dizut,
 zuk ahal duzuna ematen didazu,
baina trabarik gabe, bihotz-bihotzez.
Hitz egin eta entzun ahal izatea
beti onean pentsatuz.
 
Ni izatea sorbalda
zuk zure penak arintzeko.
Eta berdin zure sorbalda niretzat.
Bizi egin nahi izan nuen, beste barik, 
begirune handiz,
mundu garbi batean.
Arrosa-zuri kolorea

©Juan Carlos Ruiz De Villa

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies