Segurtasunez kontsumitzea

Hirugarren adinean segurtasunez kontsumitzea:
erronkak eta gaur egun norbere burua babesteko gakoak

Iruzur digitalak: engainua mugikorretik sartzen denean

Eraldaketa digitalak sakonki aldatu du gure eguneroko bizitza kudeatzeko modua. Gaur egun, kudeaketa asko arin eta erraz egiten dira telefono mugikorretik. Baina aurrerapen horrek arrisku berriak ere ekarri ditu.

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunean (EHKB) gero eta iruzur digital sofistikatuagoak ikusten ditugu, ez teknologian oinarrituta, engainuan baizik.

Ziberdelitugileek SMSak, deiak edo mezu elektronikoak erabiltzen dituzte, bankuenak edo administrazioenak diren itxurak eginez, eta datu pertsonalak lortzeko premia sortzen dute.

Iruzur-mota horrek ondorio ekonomikoak eta emozionalak ditu: segurtasunik eza, konfiantza galtzea edo lotsa.

Prebentzioa funtsezkoa da: jardun aurretik, gelditu, pentsatu eta egiaztatu egin behar da beti.

Dekalogo praktikoa

  • Premiazko mezuekin ez fidatu
  • Datu pertsonalik ez eman
  • Esteka susmagarririk ez sakatu
  • Erakunde ofizialarekin egiaztatu
  • Pasahitz seguruak erabili
  • Egiaztatze bikoitza aktibatu
  • Presaka jardutea saihestu
  • Iruzurrak salatu
  • Laguntza eskatu
  • Informatuta egon

Mendekotasuna eta zerbitzuak: zaintza ere kontsumoa denean

Biztanleriaren zahartzeak mendekotasun-zerbitzuen beharrizana areagotu du.

EHKBtik gogorarazi nahi dugu zerbitzu horiek kontsumo-harremana sortzen dutela, eta horrek gardentasuna bermatu behar duela.

Erabaki asko urgentzia edo premiazko uneetan hartzen dira, eta horrek arazoak sor ditzake gerora.

Funtsezkoa da kontratuak berrikustea, baldintzak ezagutzea eta argitasuna eskatzea.

Zaintzak duintasuna, kalitatea eta erantzukizuna eskatzen ditu.

Dekalogo praktikoa

  • Kontratua irakurri
  • Argibideak idatziz eskatu
  • Sartuta dauden zerbitzuak egiaztatu
  • Aparteko kostuei buruz galdetu
  • Zentroa ikusi
  • Zure eskubideei buruz argibideak eskatu
  • Dokumentazioa gorde
  • Faktura argiak eskatu
  • Gorabeheren berri eman
  • Betetzen ez bada, erreklamatu

Nahi gabeko edo gura bako bakardadea: zaurgarritasuna kontsumo-arrisku bihurtzen denean

Nahi ez den edo gura bako bakardadea gero eta handiagoa da, eta kontsumoan ere badu eragina.

Jarduera komertzial erasokorrekiko esposizioa areagotu dezake.

Konfiantzaz edo konpainia izateko dugun beharrizanaz balia daitezke dei edo bisita komertzialak.

Horrek presazko erabakiak hartzea edo beharrezkoak ez diren kontratuak egitea eragin dezake.

Informazioa eta laguntza funtsezkoak dira arriskuak saihesteko.

Dekalogo praktikoa

  • Premiazko eskaintzekin ez fidatu
  • Momentuan bertan ez sinatu
  • Ustekabeko bisitak saihestu
  • Argibideak idatziz eskatu
  • Konfiantzazko norbaiti kontsulta egin
  • Atzera egiteko duzun eskubidea gogoratu
  • Datu pertsonalik ez eman
  • Zenbaki komertzialak blokeatu
  • Dokumentazioa gorde
  • Elkarteetara jo

 

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude