Pagasarrira V. Igoera (osteguna, 2024ko apirilaren 18a)

Ilusio handiz ekingo diogu berriro Pagasarrira igotzeari; Juanjo San Sebastian gure lankidearen laguntzarekin antolatu da, eta mendi ezagun eta enblematiko honen igoeran parte hartzera animatzen zaituztegu.

Eguna: 2024ko apirilaren 18a (osteguna)

Irteera-lekua eta ordua: 9:00etan, Indautxu Plazako Metroaren irteeratik

Ibilbidea:

Beste behin, Juanjo gure lankidearen iradokizunari jarraituko diogu, ibilbidea eguraldiaren arabera erabakitzeko.

Izen-emateak:

Afiliatu eta, hala badagokio, laguntzaile bakoitzeko 10 € sartu beharko dira Elkarteak Kutxabanken duen kontuan. Eta “kontzeptu” gisa, elkartekidearen izen-abizenak jarri, mesedez.

Jasotako zenbateko osoa GKE bati emango zaio.

Aurreko urteetan bezala, gailurrean dagoen Aterpean hamaiketakoa izango dugu, eta Elkarteak gonbidatuko ditu parte-hartzaileak.

 

  

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude