Oporrak Isdaben


Oporretarako bidaian irtetea beti da atsegingarria, eta are gehiago hori Covida atzera uzten ari garen garaian egitea.

Berriz bidaiatu ahal izatea, aurreko egunetako ilusioa partekatzea, maleta udako eta hondartzako arropaz betetzeko prestalanak, aireportua eta konturatzerako … Malagan egotea!.

Eta han, Isdaben, lagun artean, aspaldiko ezagunen artean zaude, eta, aldi berean, leku askotatik bertaratutako ehunka udatiarren (iparraldeko europarren, frantsesen, andaluziarren… ) artean, familiartasun eta anonimotasunaren nahasketa batean.

Globales Playa Estepona hotelak (Isdabe guneak) dozena erdi bat egoitzaz eta hainbat igerileku, ur-jolas, solarium, hondartza eta oso ondo zaindutako lorategiz osatutako herri txiki bat dirudi.

Logelak, zabalak, ondo argiztatuak, terraza eta, kasu guztietan, igerileku eta lorategiren batera begira daude, itsasora ez baldin bada.

Jangelan gosaria, bazkaria eta afaria dituzu, buffet-sistema oso duinarekin. Eta edariak doan: freskagarriak, garagardoa, kafeak, … jatetxean eta hainbat terrazatan.

Eta ingurunea, denok dakigun legez, apartekoa da.

Malagan Mediterraneoa duzu, amaierarik gabeko hondartzak, nahiz eta batzuetan errekarriz osatuak egon, gertu dauden kilometro askoko itsas pasealekuak gozatzeko, bare-bare dagoen itsasoa, …  Eta mendi eta barnealdeko lurraldeak ere ikusgarriak dira… sentsazio kontrajarriekin, batzuetan basamortuak diruditelako eta beste batzuetan baratze joriak.

Mijasera egindako txangoek eta batez ere “erregearen bidexkak” aukera eman ziguten barrualdeko Malaga ikusteko, mendiko errepideak igo eta natura aparta miretsi ostean. Erregearen bidexkan ibaiari segika ehunka metroko harkaitz-horma bertikalen artetik sartu ginen, harkaitzari itsatsita ibai gainean ehun metrora zegoen pasabide batetik, naturaz eta, batzuetan, bertigoaz gozatuz.

Sentsazio ahaztezinak eta atseden-egun ezin hobeak, neurri batean Asojubi elkarteari eta Jorge Ibor bezalako lagunei esker, beraiek kudeatu baitzituzten bidaiaren antolaketa, txangoak eta abar.

Plazer bat guztiontzat.

2021eko urria
Totorica

ISDABE eta MIJAS

CAMINITO DEL REY

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.