elkarrekin hobeto doakigu

Eskaintzekin hasi ginenean ez zen batere ohikoa guri jaramon egitea. Esan dezakegu B the travel brand (Maria) salbuespenetako bat izan zela, eta hemen jarraitzen dugu berarekin.

Garaiak aldatu egin dira. Orain, gero eta enpresa gehiagok eskaintzen dizkigute beren produktuak onurazko baldintzetan. Une honetan 7 eskaintza ditugu argitaratuta.

Laranjak ere itzuli dira. Ohikoak gara Rosser eta bere familiarentzat. Pozik daude gurekin eta, bezeroen kopuruagatik, pozik gaude gu ere haien kalitatearekin. Gainera, egun gutxi barru beste opari-zozketa bat izango dugu.

Oso ondo doan beste eskaintza izar bat Butamarta da, unean uneko eskaintza oldarkorrekin eta % 10eko deskontuaren eskaintza jarraituarekin. Laster, aurtengo oliba-bilketa amaitzen denean, berriro ere gure kolektiboa kontuan izango dutela espero dugu.

Inor ahaztuta utzi gura ez dudanez, duela urtebete Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunarekin lortutako akordioa azpimarratu behar dut. Egun hauetan, autoen kartela jorratzeko eskaintzarekin, eragin handia izan dute gure bazkideen artean, nahiz eta aurrez ere haien presentzia nabarmena izan gure artean. Espero dezagun ondo joatea.

Ez ditugu beste eskaintza batzuk ere ahaztu behar: Etxedom, Haizea Sustapenak, Málaga Viajera eta, a priori interesgarriak ziruditen arren, benetan horrela gertatu ez denez, jada jarraitzen ez dutenak.

Duela gutxi sinatu dugu orain arteko azken akordioa … Baina 2022rako da, eta, beraz, adostu dugun lez, urte-amaierara arte ez dugu argitara emango.

Kolektibo garrantzitsua gara eta baliarazi egiten gara.

Azkenik, afiliaturen batek balizko eskaintzaren bat helarazi gura badigu, eman diezaiola horren berri Elkarteari, asojubibbk@gmail.com helbidearen bidez. Baldintzak jakinak dira:

– Afiliatu batek aurkeztea.

– Produktuen kalitatea egiaztatua izatea.

– Tratamendu bereizia gure kolektiboarentzat.

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies