EHKB-K GURE ELKARTEARI ERANTZUTEN DIO (II)

Duela gutxi, gure akordio edo hitzarmena berritu dugu Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunarekin (EHKB). Hori dela eta, ondoren transkribatuko dugun elkarrizketa izan dugu Ana Alzagarekin.

ASOJUBI.- Egun on, Ana. Aurten ere, gure Elkarteak EHKB du babesle. Hasteko, 2022ko laburpen txiki bat egiteko eskatuko dizugu: gure kolektibotik jasotako erreklamazioen kopurua, horien gaiak eta lortutako emaitzak.

Egun on eta, batez ere, eskerrak eman gura dizkizuet urtero eskaintzen didazuen tarte honengatik.

Aurten, egia esan, benetako booma izan da, eta nabarmen igo dira erreklamazioen eta kontsulten kopurua, bai eta EHKBtik jarritako demanden kopurua ere.

Dakizuenez, 2021eko azaroan, 2006-2013 aldian kontsumitzaileentzat salmenta-prezioak igoarazi zituzten 22 auto-fabrikatzaileren kartelizazioa epaitu eta zigortu zuen Auzitegi Gorenak.

Autoen kartelari erreklamatzeko EHKBtik igaro diren zuen kolektiboko pertsonak 153 izan dira guztira 2021eko bi hilabeteetan eta 2022 osoan.

Gasari eta elektrizitateari buruzko kontsultak eta erreklamazioak direla-eta, 32 gairi erantzun zaie.

Etxeko aseguruak eta mediku-aseguruak 8 izan ditugu.

Bankako gaiak, hala nola hipoteka-gastuak eta banku-komisioak, banku-txartelez gain, 12 izan dira.

 

ASOJUBIBBK. Zalantza barik, erreklamazio nagusia autoen kontzesionarioen kartelaren aurka jarritakoa izan da. Gaiaren egungo egoera eta aurreikus daitekeen bilakaera azaltzeko eskatzen dizugu.

Marken arabera hasi garela esan behar dugu, EHUko perituek egindako peritu-txostenekin ari gara, eta, egia esan, lurraldeen arabera oso desberdina da zelan doan bilakaera.

Gipuzkoan nahiko azkar doa eta dagoeneko epairen baten zain gaude.

Bizkaian, merkataritza-arloko 3 auzitegi ditugu, eta, hala eta guztiz ere, gauzak motelago doaz; entzunaldiaren aurreko frogen bistekin gaude, eta perituek beren txosten-metodoa defendatzera joan behar dute.

Araban, Bizkaian bezala, perituen bistekin gabiltza abenduan.

Maila teknikoan prozesu motel eta neketsua izango dela uste dugu, prozesua luzatzeko eta katramilatzeko hamaika trikimailu dituzten erraldoien aurka borrokatzen ari gara eta.

 

ASOJUBIBBK. Baina gu ez gara zuen zerbitzuak erabiltzen ditugun bakarrak. Hori dela eta, galdetu behar dizugu zein diren erreklamazio-arrazoi ohikoenak.

Oro har, booma izan den autoen kartelaz gain, honako hauek dira:

  • Telefonia: fakturazioa
  • Bigarren eskuko autoen salmenta:  bermeak
  • Argia eta gasa: fakturazioa eta 2022ko apirileko Errege Dekretuaren kobrantzari buruzko informazioa, bai eta merkatu arautuko eta merkatu libreko kontratazioen arteko aldeari buruzko informazioa ere
  • Hegazkin-konpainiak: Hegaldiak bertan behera uztea eta maletak galtzea
  • Etxe- eta bizi-aseguruak: estaldurak
  • Banka: Hipoteka-gastuak, klausulak eta nortasun-ordezpenak

 

ASOJUBIBBK. Orain arte, zuen jardunari buruz eta beste autonomia-erkidego batzuetan zuekin itundutako elkarteen jardunari buruz iritsi zaizkigun iruzkin guztiak oso onak izan dira, bai jasotako arretagatik eta bai izapideagatik. Ziur gaude horrela jarraituko duela. Baina horrek zuengana gehiago jotzea eragin beharko luke. Mesedez, emazkiguzu arrazoi batzuk parte-hartze handiagoa izateko.

Uste dut bizi dugun ziurgabetasun sozioekonomikoak aurre egiteko zailagoak diren egoeretan jartzen gaituela kontsumitzaileok; inflazioa, Ukrainako gerra, pandemiaren osteko erosketa- eta ordainketa-modu berriak erronkak dira balio-kate osoarentzat, non, gure zoritxarrerako, kontsumitzailea beti ateratzen den galtzen.

Horregatik, guztioi dei egiten dizuet, arazoren bat duzuen guztietan, tintontzian gera ez dadin kexa ozen gisa; izan gaitezen gure eskubideen partaide eta borroka egin dezagun kontuan har gaitzaten.

 

ASOJUBIBBK. Noizbait entzun dizugu gure Elkartearekiko akordioa oso garrantzitsua izan zela zuentzat, sortutako ereduari beste kolektibo handi batzuek ere jarraitzeko balio izan duelako, adibidez. Hori guztia oinarri hartuta, esan diezagukezu ea gehiago izateak benetan laguntzen duen kudeaketan.

Zuen bazkide-eredu kolektiboari esker, beste erakunde batzuk ere zuen ibilbideari jarraitzera animatu dira. Egia esan, eskertzekoa da, izan ere, Euskadiko elkartze-maila txikia baita eta kosta egiten baita jendea bertan geratzea. Jende askok, bere gaia konpondu ostean, baja ematen du, elkarteak egiten duen lan edo beharra kontuan hartu barik.

 

ASOJUBIBBK. Baduzue hurrengo ekitaldirako berritasunik aurreikusita? Kontsumitzailearen zuzenbideari buruzko prestakuntza-ekintzaren bat, adibidez.

Energiari buruzko prestakuntza-ekintza bat aurreikusi dugu EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearekin. Energiaren eta gasaren gaia denon ahotan dago, eta gai hori zaila da ulertzen.

 

Elkartetik eskerrak eman gura dizkizuegu zuen arretaren eta, oro har, lanaren kalitateagatik, eta gure elkartekideei dei egiten diegu zuekin harremanetan jar daitezen kontsumitzailearen defentsarekin lotutako edozein gai argitu behar izanez gero. Sistemak funtzionatzen duela egiaztatu dugu.

Eskerrik asko, Ana.

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude