Pragako gabon-azokak


Joan den azaroan, Elkarteko hiru kidek, gainera zetozkigun kutsatzeen berri gero eta kezkagarriagoei aurre eginez, Ikea Bidaiak-eko Joserrak antolatu zuen bidaia hau egitera animatu ginen.

Bidaiaren aitzakia Gabonetako Azokak ziren, baina Txekiako agintariek ezarritako murrizketak zirela-eta, etxolak itxita baino ezin izan genituen ikusi.

Bidaia askotarikoa eta oso interesgarria izan zen, eta, aurrez jausitako elurtearen ondorioz, Bohemiako herrietan oso giro berezia zegoen. Bazirudien denboran atzera egiten ari ginela, gehienetan ia ez baitzegoen ez turistarik, ez bertako jenderik.

Bohemiako herri txikiak bisitatu genituen, adibidez, Ceske Budejovice, Telc, Slavonice, Tiebon, Cesky Krumlov, eta Karlovi Vary bainuetxe-hiria.

Eta amaitzeko, Praga monumentala. Negu-eguraldia ez zen eragozpen izan ibili eta hango fatxada modernista guztiak, plazak, Mala Stranako erdigune historikoa miresteko eta, aldi berean, txerri-ukondo eder bat dastatzeko, Txekiako garagardo onarekin batera.

Laburbilduz, oso bidaia interesgarria izan zen, askotarikoa, hainbat elkartekidez osatutako talde txiki batean egina, eta ibilbide osoa negu-neguko eta Gabonetako giroaz edertuta begiesteko ukitu berezi horrekin egina, nahiz eta hango azoka txikiak itxita egon.

Araceli

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.