Uste dut nabarmendu beharrekoa dela Isdabeko langile edo beharginen aldetik jasotako tratu bikaina: geratzen diren beteranoen aldetik, gu berriro ikustearen pozagatik; eta berrienen aldetik, askotan entzun dutelako guri buruz berba egiten.
Azken egunean, agurtzerakoan, hauxe izan zen aho batez jaso genuen eskaera: “Esaiezu Euskal Herrikoei itzultzeko”. Eta dagokidan aldetik, hala egiten dut.
Eta egonaldia hain atsegina izan denez, itzultzeko data baieztatzen dizuegu datorren urteko oporren plangintzan sar dezazuen: 2022ko irailaren 26tik urriaren 6ra.
Hemen dituzue argazki batzuk.
Merezi du berriro elkar ikusteak.
Jorge Ibor. 2021eko urria.