Gaur, 2021eko urriaren 7an, 450 urte betetzen dira Lepantoko gudua izan zenetik. Joan Austriakoaren agindupean zeuden Itsas Armada Katolikoaren tropek aurre egin eta ordura arte garaile izandako Otomandar Itsas Armada menperatu zuten. Horrela izan ez balitz, agian kristautasuna eta bere kultura amaitu egingo ziratekeen eta denok beste zibilizazio batean egongo ginatekeen. Mendebaldeak lasai hartu zuen arnasa eta kristautasunak aurrera jarraitu zuen. Sekula ez diogu nahikoa eskertuko.
Miguel de Cervantesek, Lepantoko besamotzak, berba gutxitan, gertaera hark mendebaldearentzat zer esan gura izan zuen azaldu zigun:
“La más alta ocasión que vieron los siglos pasados, los presentes, ni esperan ver los venideros” (Aurreko mendeek, oraingoek, ikusitako aukerarik handiena, eta ikusterik espero ez dutena gerokoek)
Laudetur Iesus Christus in Saecula Saeculorun, Amen
Beste barik, agur.
Juan Carlos Ruiz de Villa