Badakigu udazkena iristen denean gure bazkideentzat oso preziatua den eskaintza berezi batekin ―Valentziako laranja eta mandarinekin― batera iristen dela.
Caprichos de la Naturaleza S.L. da enpresa, eta Juan Lletí da enpresaren burua, zentzu guztietan.
ASOJUBIBBK.
Lehenik aurkezpena. Nor da Juan Lletí?
JUAN:
Juan Lletí nekazari valentziar bat da, bere arbasoen tradizioari jarraitzen eta familiaren ondarea lantzen jarraitzen duena, eta hori, gure produktuak (laranjak, odolezko laranjak, limoiak, pomelo gorriak, mandarinak eta arroza) landatu eta hazteaz gain, berezitasun batekin: duela 15 urte erabaki genuen zitrikoak zuzenean azken kontsumitzaileari saltzen hastea; beraz, landatu eta hazteaz gain, egunero hartzen ditugu produktu horiek arbolatik, helduenak aukeratuz, eta gure bezeroei bidaltzen dizkiegu, bai Espainian, bai Europan.
ASOJUBIBBK.
Bide batez, kontaiguzu zerbait Caprichos de la Naturaleza, S.L. enpresaz.
JUAN:
Lehen esan dudan bezala, Caprichos sortu genuen gure zitrikoak gure bezero guztiei banatzen hasteko, eta azpimarratuko dut ‘gure zitrikoak’, hori oso garrantzitsua baita, guk gure uzta baino ez baitugu bidaltzen.
ASOJUBIBBK.
Laranjak eta mandarinak dira zure produktu mimatuenak. Has gaitezen fruta horien ezaugarriekin eta osasunerako dituzten onurekin.
JUAN.
Gure nekazaritza-ekoizpenaren barruan, egia da laranjak eta mandarinak direla produktu mimatuenak, ia urte osoa ematen baitugu horiekin lanean.
Laranja C bitamina, flabonoide, azido foliko eta potasioa eta magnesioa bezalako mineralen iturri bikaina da. Antioxidatzaile indartsua da. Fosforoa ematen du, eta, kantitate txikiagoan, kaltzioa. Odolean kolesterol-maila altuak normalizatzen laguntzen du, pektina duelako.
“Ez ahaztu laranja kontsumitzea”
- Hesteetako arazoak arintzen ditu, zuntz asko duelako.
- Endekapenezko gaixotasunak prebenitzen laguntzen du antioxidatzaileak dituelako.
- Nerbio-sistema indartzen du.
- Hotzeriak saihesten laguntzen du.
- Argaltzen eta likidoak atxikitzea prebenitzen laguntzen du.
ASOJUBIBBK.
Sar gaitezen xehetasunetan. Zure produktuen ohiko kontsumitzaile izanik, produktuen ezaugarri nagusiak adieraztea gustatuko litzaidake.
JUAN.
Lehen esan dugun lez, guk gure uzta baino ez dugu bidaltzen, eta hori oso garrantzitsua da, nik berma dezakedalako gure laranjek eta mandarinek ez dutela hondakin fitosanitariorik; izan ere, Europako Erkidegoko nekazaritza-politikak ezartzen dizkigun neurri zorrotz guztiak betetzen ditugu. Gainera, produktu freskoak dira, egunero hartzen ditugulako arbolatik eta gure bezeroek 24 ordu baino gutxiagoan jasotzen dituztelako, horrela bitamina eta propietate guztiak mantenduz. % 100 naturalak dira, eta metodo tradizionalen arabera landatu eta haziak, kalitate-plus bat emateko.
ASOJUBIBBK.
Gogoan dut Valentziako lankide batek, duela urte batzuk, zera esan zidala: laranja oso distiratsuak eta denak berdinak zirela deigarrienak eta erraz merkaturatzeko modukoak, baina, aldi berean, ezelan ere ez onenak. Heltze azeleratuaz, argizari edo ezkoaz eta abarrez ere hitz egin didate, eta inportaziokoez ere bai. Zenbat egia dago horretan guztian?
JUAN.
Jakina, saltoki handiek egiten dutena da errazena eta merkeena, hau da, laranja hartzea heltze-mailarik onena izan barik, ganberan sartzea hondatu ez daitezen eta, interesatzen zaienean, salgai jartzea; ganberan artifizialki heltzen dira eta hozkailuak bezala kontserbatzen ditu, eta merkatura ateratzera doazenean argizaria jartzen diote edertu eta itxura polita emateko. Esan dudan bezala, hori da errazena eta merkeena.
Baina azken kontsumitzailearentzat ez da onena. Horregatik, gure lan egiteko modua laranja eta mandarina unerik egokienean hartzea da, ezelango produkturik aplikatu barik, horrela biharamunean azken kontsumitzailearengana fresko iristeko, naturala izateko eta propietate eta bitamina guztiak mantentzeko.
ASOJUBIBBK.
Mandarina-/laranja-barietate bakoitza bere garaian? Horrela bada, esaguzu, mesedez, zein mota dagokion sasoi edo aldi bakoitzari.
JUAN.
Hasieratik azpimarratzen ari naizen lehenengo gauza da gure laranja eta mandarina freskoa dela beti, mozten dugunetik jasotzen duzun arte 24 ordu baino ez daude. Edozein dendatan edo saltoki handitan erosten duzun fruta orok ez du epe hori; horregatik, askotan esaten dut gure kaxako azkenak jaten ari zarenean ziur egon zaitezkeela edozein denda edo saltoki handitan erositakoen kasuan baino egun gutxiago igaro direla. Izan ere, hori, eskala handian, ezin da jasan denboragatik eta kostuagatik. Egia esateko, barietate asko daude, eta denboran mailakatu egiten dira, zuzenean zuhaitzetik hartutako laranja edo mandarina eduki ahal izateko denboraldi osoan.
ASOJUBIBBK.
Aurten ez dugu laranja-kaxen zozketa tradizionala egin gure bazkideen artean. Prestatzeak bere denbora eskatzen du. Horrekin esan nahi dut “zezenak harrapatu” gaituela.
JUAN.
Egia da, Dana-rekin eta beste denborale batzuekin dena atzeratu egin da pixka bat. Hutsune hori betetzeko, konpromisoa hartzen dut 10 kiloko 2 kaxa oparitzeko hurrengo kanpainaren hasieran Caprichos de la Naturaleza enpresari egiten zaizkion lehen bi eskaerei.
ASOJUBIBBK.
Juan, amaitzeko, errepikatu mesedez gure kolektiboarentzat egina duzun eskaintza.
JUAN.
Hasi ginenetik, gure produktuak kalitate handia eta prezio oso lehiakorra izateaz gain, Caprichos enpresak % 8ko deskontua egiten die elkarteko kide guztiei erosketa bakoitzean, baina kontuan izan gauza bat: kupoia jarri behar da erosketa bakoitzean.
ASOJUBIBBK.
Azken hilabeteotan gora egin du elikaduraren BEZak. Eraginik izan al du zitrikoen kontsumoan?
JUAN.
BEZaren bi igoera izan ditugu prezioa jarri genuenetik, KPIaren igoera aparte: BEZaren lehen igoera 24ko azken hiruhilekoan izan zen, eta gero 25eko urtarrilean berriro igo zen % 4raino, eta bai BEZaren bi igoerak, bai KPIaren igoera, Caprichos enpresak bere gain hartu ditu, 24-25eko denboraldia hasi zenetik prezioari eutsi baitiogu, nahiz eta orduan % 0koa izan BEZa
ASOJUBIBBK.
Eskerrik asko, Juan, zure denboraren zati bat guri erantzuten emateagatik. Espero dugu kanpaina ondo amaitzea eta datorren urtean ere zurekin lankidetzan jardutea.
JUAN.
Zuei eskerrak.
