EHKB-UCE ETA GURE ELKARTEAREN ARTEKO AKORDIOA

EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN BATASUNAREN (EHKB-UCE) ETA GURE ELKARTEAREN ARTEKO AKORDIOA

Gure Elkartearen Estatutuetako 4. artikuluko 2. puntuaren arabera, gure helburuetako bat da:

Bazkideen taldeko edo banako interesen babesaz arduratzea.

Konpromiso hori bete guran, 2020.09.24an Bilbon egindako urteko Batzarrean Zuzendaritza Batzordeak Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunarekin egiteko akordio-proposamen bat aurkeztu zuen, eta bertaratutakoek aho batez berretsi zuten, aktaren 9. puntuan jasotzen den legez (aktaren webgunean argitaratuta dago, eta elkarteko kideei posta elektronikoz bidali zitzaien).

2020ko azaroaren 13an, Ana Isabel Alzaga Menaza andreak, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuneko idazkari nagusiak, eta Ángel Careaga Álvarez jaunak, Bilbao Bizkaia Kutxako Erretirodunen Elkarteko lehendakariak, lortutako akordioa berretsi eta honekin batera doakizuen dokumentua izenpetu dute.

Lerro hauen bidez afiliatu guztiak animatu gura zaituztegu zerbitzu hau erabiltzera, berton jasotako zirkunstantziak betetzen direnean, Euskadin bizi nahiz Estatuko gainerako lekuren batean bizi; hala ere, azken kasu horretan, egokitu eta, hala badagokio, mugatu egingo dira aipaturiko EHKE-UCEren jarduerak autonomia-erkidego bakoitzeko araudietara.

Argi utzi behar dugu gure elkartekideentzako urteko kuota gure Elkarteak ordaintzen duela “bazkide kolektibo” gisa

Azkenik, zerbitzu horiek erabiltzen dituztenei eskatu gura diegu eman diezagutela jasotako arretari buruzko iritzi edo gogobetetze-mailaren berri, baita sortzen den edozein gorabeheraren berri ere, asojubibbk@gmail.com helbidera mezu bat (onena) edo albistearen oinean iruzkin bat bidaliz.

Bilbo, 2020ko azaroa.

1. sinadura

Picture 1 of 4

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies