TXANGOA SAGARDOTEGIRA (2025-02-13)

Gure ohiturari jarraituz, otsailean sagardotegi batera joango gara.

Oraingo honetan, Legazpi aldean Mirandaola burdinola, Burdinaren Euskal Museoa eta Chillida Lantokia bisitatuko ditugu.

Hautatu dugun sagardotegia ezagutzen duzue jada: Zeraingo Oiharte sagardotegia.

Data: 2025eko otsailaren 13a, osteguna – LEGAZPI – ZERAIN

EGITARAUAREN XEHETASUNAK:

  • 08:30 – Bilbotik irtengo gara.
  • 09:30 – Gosaria Aitxuri jatetxean.
  • 10:00 – Burdinaren Euskal Museoa / Mirandaola burdinola / Mirandaolako kapera – A TALDEA.
  • 10:00 – Chillida Lantokia / 1950eko eskola – B TALDEA.
  • 12:00 – Burdinaren Euskal Museoa / Mirandaola burdinola / Mirandaolako kapera – B TALDEA.
  • 12:00 – Chillida Lantokia / 1950eko eskola – A TALDEA.
  • 13:30 – Mirandaolatik Zerainera abiatuko gara (guztiok).
  • 14:00 – Bazkaria Oiharte sagardotegian.
  • 17:00 – Zeraingo Aizpea meategietara –edo aukeratutako zerratokira– bisita, gehienez 50 laguneko TALDEA; gainerakoak sagardotegian geratuko dira.
  • 18:30 – Zeraindik Bilbora irtengo gara.
  • 19:30 – Bilbora iritsiko gara.

*GOSARIA: kafea, croissanta, salda eta pintxoa.
**SAGARDOTEGIKO MENU TRADIZIONALA:  etxeko aperitiboa, bakailao-tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuletoia txingarretan erreta (txuleta bat hiru lagunentzat), gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ogia, ura, sagardoa (txotxean eta botilan) eta ardoa (gehienez 10 botila). Kafea.

PREZIOA: Parte-hartzaile bakoitzak 78 € (hirurogeita hemezortzi euro).

Prezioa merkatuta dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik hainbat jarduera eta ekitalditarako jasotzen ditugun dirulaguntzei esker.

Izen-emateak beti bezala egingo ditugu; hau da, Elkarteak BBKn irekita duen kontuan dirua sartuz.

Parte-hartzaile bakoitzak 78 € ordaindu beharko ditu (sartutako zenbatekoaren arabera jakingo dugu guztira zenbat pertsona izango garen). Kontzeptuan, ordainketa egin duen afiliatuaren izena eta bi abizenak ipini, mesedez.

Gogoan izan: «kontzeptua» atalean, izena eta bi abizenak ipini, behar bezala identifikatu ahal izateko.

Izena emateko epea 2025-02-09an amaituko da, edo parte-hartzaileak 110 izatera iristean.

OHARRA:

Jakinik Durango, Elorrio eta Gernika inguruetan bizi zareten elkartekide batzuek txangora joateko interesa duzuela baina Bilbora joan beharrik gabe, hauxe esan nahi dizuegu: zuen nahia posta elektronikoz adierazten badiguzue eta gutxieneko interesdun-kopuru bat badago, aztertu egingo dugu eskaera eta, hala badagokio, Durangon geldialdi bat egingo dugu, posta elektronikoz jakinaraziko dizuegun lekuan.

Prezioa eta ordaintzeko modua adierazitako berdinak izango dira.

Puntualtasuna eskatzen dizuegu, eta, azkenean ez joatea erabakitzekotan, garaiz jakinaraztea.