Gure jardueretan ezinbestean izan dugun geldialdiaren ostean, interesgarria iruditu zaigu berriz ere horiei ekitea, Pagasarrira beste igoera bat eginez, eta, noski, gure lankide Juanjo San Sebastianen laguntzaz antolatuta.
Normaltasunera itzultze honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Egiteko data: 2021.05.19, asteazkena.
Irteera-lekua eta ordua: Bilboko Indautxu plaza, metroaren irteeraren ondoan, goizeko 09:00etan.
Ibilbidea: aurten Larraskitu eta Arnotegi menditik igoko gara.
Inscripciones: Elkarteak Kutxabanken duen kontuan afiliatu eta, hala badagokio, laguntzaile bakoitzeko 5 euro sartuta, eta “kontzeptu” gisa elkartekidearen izen-abizenak ipinita.
Jasotako zenbateko osoa Felix Baltistan GKEari emango zaio
Aurreko urteetan bezala, parte hartzen dutenak gailurrean kafea eta pintxoa hartzera gonbidatuko ditu Elkarteak.
Bilbo, 2021eko maiatza.