Gabonak 2019


Aurten ere abenduan gaude berriro eta beraz Gabonetatik hurbil. Jaiotza jartzeko garaia da, edota zuhaitza bere bolatxo, elur eta argiekin; seme-alaba eta bilobentzako opariak erosteko garaia ere bada. Baina ez dezagun ahaztu abendualdiak Jesusen jaiotza iragartzen digula, gizateria osoarentzat maitasun- eta elkartasun-mezu handi bat ekarriko diguna.

Topaketa-egunak dira, lagunen bilera-egunak, senitarteko kutunez inguraturik familian otorduak egiteko egunak, hauetako batzuk egun berezi hauetan bakarrik ikusten ditugu eta. Polita izango litzateke, mahaira esertzean, gure arbasoak gogoan izatea, gure alde hainbeste borrokatu eta sakrifikatu ziren pertsonak, maitasun- eta senidetasun-balio paregabeak laga zizkigutenak. Gogoratu, orain baino askoz janari eta edari gutxiago zegoen garaietan, maitasun handia zegoela, jendea gorputz eta arima aritzen zela, eta irribarreak eta barreak izaten zirela jaki bakoitzaren inguruan. Gabonak izan daitezela gure etxeetan eta mahaietan gure gurasoengan ikusi genituen balio haien eta maitasun haren erakusgarri leial. Eta ez dezagun inoiz ahaztu bakea irribarre batez hasten dela beti, Santa Teresa Kalkutakoak zioen bezala.

Beti lez, Gabon-jai aintzatsuak opa dizkizuegu guztioi

Juan Carlos Ruiz de Villa 09.12.2019

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude