Urriaren 30ean, asteazkena, Elkartearen urteko bazkaria izan genuen, eta 91 lagun bildu ginen. Bazkaria baino lehen, ekintza osagarri gisa, 68 lagun Bilboko Guggenheim Museora joan ginen, Hilma af Klint artista suediarraren aldi baterako erakusketa ikustera.
Bazkariaz eta konpainia onaz gozatu ondoren, Txema Múgica lehendakariak hitz hunkigarri batzuk esan zituen hildako elkartekideen omenez, eta bereziki Araceli Tamayo gogoratuz, Elkarteko kidea sortu zenez geroztik eta zuzendaritza-batzordeko partaide guztiz aktiboa. Ondoren, mutualitateen inguruko epaiaren kariaz jaso beharreko zenbatekoak itzultzeko eskatu zuten 506 elkartekideekin egindako kudeaketez mintzatu zen. IMQrekin izandako elkarrizketak ere aipatu zituen. Posta elektronikoz eman zaigu jada horien berri. Merindadeetan barrena egindako azken txangoak izandako arrakasta gogoratu zuen halaber. Horrez gain, aipatu zuen datorren urtean Haziako ordezkaritza-karguetarako hauteskundeak izango direla eta emaitza onak lortzea interesatzen zaigula. Alde horretatik, Elkartearen hautagaitza bozkatzearen garrantzia azpimarratu zuen. Eta Elkartearekin lankidetzan jardutera eta haren jardueretan parte hartzera animatu zituen bertaratuak, noski.
Ondoren, argazki-lehiaketako sariak banatu ziren, eta, amaiera aldean, opari batzuk zozkatu ziren bertaratutako bazkideen artean. Hauek izan ziren sariak eta sarituak:
Caprichos de la Naturaleza SL hornitzailearen laranja-kaxak
- María Ángeles Garcia
- Angel Careaga
- José Ramón San Juan
CIGARS CLUB brandy-botila, Ximenez Spinola upeltegiaren opari
- José María Morán.
Viajes Ikea enpresak eskainitako maleta-jokoa
- María Isabel Alonso.
- Mikel Ortiz.
Bi pertsonarentzako txuleta menua BTQ-Bilbao Te Quiero jatetxean.
- Fidel Prellezo.
- Rafael Frafueiro.
- Santiago Garrosa.
Hona hemen zenbait argazki, oroigarri gisa gordetzeko.