Gaur irakurketa une bat, hausnarketa une bat eta jolasteko une bat proposatzen dizkizuet. Irakurri eta hausnartu. 50 atsotitz, burmuinari jo eta erreakzionarazten dituztenak. Esaldi hauetako bat ere ez da nirea, eta ez dut haiei inguruko iruzkinik egingo. Egin dezala bakoitzak berea.

1.- Bizitza une bat da, jaun-andreok.
2.- Harritzeko genuen gaitasuna hil digute.
3.- Gerran, elkar ezagutzen ez duten eta elkar gorroto ez dieten gazteak elkar hiltzen dira, elkar ezagutzen eta elkarri gorroto dioten baina elkar hiltzen ez diren zaharren erabaki baten ondorioz.
4.- Lasai, txo, okerrago ere egin dezaket eta.
5.- Onena iristear dago.
6.- Nonbaitera bazoaz, zoaz denarekin.
7.- Aiton-amonen etxea: Biloben haurtzaindegia, Seme-alaben hotela, lagunen txokoa.
8.- AITA hotela: 24 orduetan zabalik. Txoferra zure esku. Buffet librea. Dena barne.
9.- Gaztarekin, ogiarekin eta ardo onarekin, bidea hobeago egiten da.
10.- Inoiz ez da beranduegi izan zintezkeena izateko.
11.- Pena izango litzateke bizitza honetatik irribarrerik egin gabe, zoriontsu izaten saiatu gabe eta besteei izaten lagundu gabe igarotzea. (Petiso)
12.- Funtzionario publiko baten lehen ustelkeria-ekintza kargu bat onartzea da, hartarako prestatuta ez dagoenean (Platon).
13.- Politika da printzipiorik ez dituzten pertsonek oroimenik ez duten pertsonak zuzentzeko bidea.
14.- Gizonak asmatutako tresna desberdinetatik, harrigarriena… liburua da. (Borges)
15.- Ergelkeria gaiztakeria baino etsai arriskutsuagoa da.
16.- 80 urte betetzen dituzunean, gizarte eskergabe honek ikusgai izateko eskubidea kentzen dizu. (Serrat)
17.- Behin errespetua galduta, arrazoia galtzen duzu.
18.- Dilistak primeran geratzen dira oliba-olioz, baratxuriz eta piperrautsez egindako frijitua prestatzen baduzu. (Arguiñano)
19.- Dakidan bakarra da ezer ez dakidala. (Socrates)
20.- Burua jausgailu baten bezalakoa da. Irekitzen bada bakarrik balio du. (Einstein)
21.- Ez badizute deitzen… ez zaitez joan.
22.- Gauzarik tristeena da goizean esnatzea, ispiluaren aurrean jartzea eta zure tipoa ez zarela konturatzea.
23.- Ez dago biderik askatasunerantz. Askatasuna da bidea.
24.- Bizitza espioien film bat baino konplikatuagoa da eta, sarri, ez du bukaera zoriontsurik.
25.- Munduko arazoa da ergelak haien buruaz seguru daudela eta argiak, aldiz, zalantzaz beteta.
26.- Zoaz zure erritmora, ez begiratu besteen erlojuari.
27.- Gaizkia egiteko sormen handiko jendea dago.
28.- Adiskidetasuna lan asko dakarren zerbait berezia da.
29.- Oro har, gure zoriontasunaren bederatzi hamarren osasunean daude oinarrituta.
30.- Maite duzun lana aukeratu eta ez duzu lan egin beharko zure bizitza osoan. (Konfuzio)
31.- Maitasun-adierazpen nagusia egiten ez dena da. (Platon)
32.- Mila miliako bidaia urrats batekin hasten da. (Lao-Tse)
33.- Jakintzan inbertitzeak beti ordaintzen ditu interes onenak. (Benjamin Franklin)
34.- Boterea duenak jakin behar du, inork baino hobeto, bera ez dela legearen jabe eta, ondorioz, ez duela hura saihetsi behar.
35.- Ez dira gauzak jendea asaldatzen dutenak, iritziak baizik.
36.- Pertsona zoriontsuenak jakin-minak bultzatuta ikasteari uzten ez diotenak dira.
37.- Ulertzen ez duzuna, ez daukazu. (Goethe)
38.- Film baten iraupena giza maskuriaren erresistentziarekiko proportzionala izan behar du. (Hitchcock)
39.- Bizitza ez da ebatzi behar den problema, esperimentatu behar den errealitatea baizik.
40.- Teknologika batzuen negozioa zuk lo gutxiago egitea da; loa da etsaia.
41.- Burua iceberg bat bezalakoa da, bere bolumenaren zazpirena ur gainean duelarik flotatzen du. (Freud)
42.- Mundu honek leialtasuna eskatzen du, baina ez du halakorik ematen.
43.- Izaki bakar egiten gaituena gauzak irudikatu eta errealitate bihurtzen saiatzeko gaitasuna da.
44.- Ez dago egia absoluturik, interpretazioak baizik.
45.- Bizitza onena ez da luzeena, ekintza onez beteta dagoena baizik. (Marie Curie)
46.- Espainian, ospetsu izatea ogibidea da.
47.- Barne-bakeak gehiago balio du munduak eman dezakeen edozein arrakastak baino.
48.- Bizitza errusiar mendi bat bezalakoa da. Inoiz ez da perfektua izango. Une batzuk perfektuak izango dira, beste tarte batzuk gogorrak izango dira, baina merezi du hura bizitzea.
49.- Ospeak ez ditu sortzen ergelak, azaleratu egiten ditu.
50.- Umorea demokraziaren oxigenoa da.
Honaino iritsi bazara, joko bat proposatzen dizut:
BERROGEITA HAMAR ESALDI HORIETATIK BAT AUKERATU, ETA JARRI DAGOKION ZENBAKIA IRUZKINETAN. BESTETIK EZ, HORI DA DENA.