15. artikuluak prestazio bat jasotzeko eskubidearen preskripzioa bost urtera ezartzen du.
Azken lau urteetan HAZIAko gobernu-organoetan izan ditugun ordezkariek estatutuetako artikuluren bat aldatzeko behin eta berriz egin duten ahalegina fruitua emateko zorian dago.
Gobernu Batzordeko gure ordezkariek (Manolo Jaramillo, Iñaki Palomar eta Jorge Ibor) lortu zuten nahikoa batzordekide konbentzitzea 15. eta 16. artikuluak aldatzeko gure proposamena martxoaren 18ko deialdiko gai-zerrendan sartzeko.
Gobernu Batzordea bildu ostean, jakinarazten dizuegu 15. artikulua aldatzea onartu dela, “prestazio bat jasotzeko eskubidearen preskripzioa bost urtera” ezabatuz, eta 16. artikuluaren aldaketari buruzko erabakia atzeratzea erabaki dela.
Eskerrak eman gura dizkiegu publikoki Gobernu Batzordeko kide guztiei, aho batez babestu baitute 15. artikulua aldatzea; izan ere, eskaera hori oso orokorra zen HAZIAko bazkideen artean, eta ez da ulertzen zelan iraun ahal izan duen indarrean horrenbeste denboran, ziurgabetasuna eragin baitigu batere behar barik, kasu askotan, gura bako erabilerak egitera behartuz. Espero dugu Elkartearen proposamen baten inguruko entzute, lankidetza eta ulertze maila hau datozen hauteskundeen ostean HAZIAko gobernu-organo berrituetako kide guztien arteko lankidetza esturako bide baten hasiera izatea, bazkide partaide guztion onerako izango baita.
Oraindik azken izapide bat falta da 15. artikuluaren aldaketa eraginkorra izateko, hau da, akordioa datorren apirilean egingo den HAZIAko Batzar Nagusian berrestea. Ez luke arazorik egon behar berrespen horretarako.
Zenbait onuradunentzat eskubide kontsolidatuak kapital gisa erabiltzeko modu bakarra ezartzen duen 16. artikuluari dagokionez, onuradunen artean bereizkeriarik ez egitea lortu gura genuen aldaketarekin, eta guztiek izatea aukera kapital, errenta edo era mistoan erabiltzeko, bazkide osoek eta gainerako onuradunek egin dezaketen modu berean.
Eskerrik asko 15. artikuluaren aldaketa lortzeko laguntza eman diguten bazkide guztiei. Azkenean lortu dugu justifikazio bako anomalia bat ezabatzea.
P.D.: Eskertuko dizugu mezu hau Kutxabankeko zure ezagunekin partekatzea eta, hala badagokio, baita erakundeko zure kudeatzailearekin ere.