Duela egun batzuk, Txinako desfile militarra baino lehentxeago, Txina, Errusia eta Ipar Koreako presidenteak elkarrekin zeuden. Agintari haiek normaltasun osoz hitz egiten zuten hilezkortasunaz euriaz hitz egiten duenak bezala, “orain 150 urte arte eta gehiago bizi daiteke” esaten zion Vladimir Putinek Xi Jimping Txinako presidenteari; txinatarrak, beti serio, ez zirudien ezer esaten zuenik, edo telebistan behintzat ez zitzaion entzun; baina elkarrizketa han geratu zen. Hilezkortasunaz berba egiten zigorgabetasun osoz eta odol hotzez, batere giza duintasunik gabeko lotsagabekeriaz. Bizitzen, sentitzen… hasiak ziren milaka herrikide gazte zentzugabeko gerretan heriotzara bidaltzen dituzten bitartean, haiek hilezkortasunari buruz hitz egiten: zer lotsagabekeria, eta zer hipokrisia, eta zer… dena! Gizakiaren, gizadiaren… gainetik daudela uste dute! Jainkoak direla uste dute, baina kontzientziarik gabeko hilkor doilor hutsak baino ez dira.
Historiak epaituko ditu, inork ez du negarrik egingo falta direnean.
Adeitasunez,
Juan Carlos Ruiz de Villa