Haur baten jaiotza gurasoen maitasunaren eta ilusioaren emaitza da; zenbat maitasun, zaintza eta sakrifizio jartzen duten horretan! Haurdunaldian, ondorengo hilabete eta urteetan, zenbat poz eta kezka biziko dituzten! Eta zenbat ahalegin, ikasketa eta lan egin beharko duen ume horrek, gazte horrek, ongi hezia, prestatua eta arduratsua izango den pertsona heldu bihurtu arte.
Zenbat maitasun eta ilusio jarriko duten bera hazi eta hezten, gero beste pertsona batzuek, beren denboraren minutu bakar bat ere eskaini ez diotenek, esateko “aberriaren alde” hil eta hila izateko gerra egin eta frontera joan behar duela. Baina eurak, hiltzera eta hilak izatera gazteak bidaltzen dituzten horiek, ez dira inoiz joango.
Hainbeste Maitasun, Ilusio eta Lanaren emaitza erabat hondatuko da hilabete gutxiren buruan, bizitzeko jaio ziren arren, eskrupulurik gabeko jendeak frontera bidaliko baititu heriotzaren bila.
“Ezerk ez du gehiago esaten gizarte bati buruz bere seme-alabak tratatzeko moduak baino” Nelson Mandela
Juan Carlos Ruiz de Villa