2023 GABONAK – PALESTINA

Berriro ere Eguberri edo Gabonak hurbiltzen ari dira, eta Kanaanen, Judean edo Israelen jende ezjakin, etsaitu eta harroak, nork bere Jainko partikularra (Yahveh edo Allah) oihukatuz, eta guztientzat sakratua izan beharko lukeen lurralde batean, elkar hiltzen dihardu, haien borroka bakarrak Mundurako BAKEA bilatu eta lortzea izan beharko lukeenean.

Inor ez dago legitimatuta inori, are gutxiago errugabeei, sufriarazteko edo hiltzeko. “… txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen duenak hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute”. Badirudi amorrua, mendekua eta arrazoinamendu eskasa gizateriaren zati batez nagusitu direla, eta gaizto gutxi batzuk gehiengo zintzoa menderatzen ari direla.

Zentzurik gabeko gerra eta sufrimenduen une honetan, gaurkotasun handikoak dira Frantzisko aita santuaren hitzak: “Giza familia bakar baten garen kontzientzia indartu behar dugu”.

Beraz, lagun maiteok, egun seinalatu hauetan, saia gaitezen gure etxeetan bakea eta adiskidetasuna nagusitu daitezen, besteentzat eskatzen dugun adiskidetze hori gugandik eta gure familietatik has dadin. Jar dezagun bihotzaren alde ona, goza dezagun mahai probetxuzko eta zoragarriaz, eta gure pertsonarik maiteenen konpainiaz, baita jadanik ez daudenez ere, han goitik izarretan gu guztiok zaintzen jarraitzen dute eta.

Belenen jaio zen Ume Jainkoak ekar diezazkigula berriro hain desiratuak ditugun Bakea eta Adiskidetasuna.

Maitasun guztiarekin, Gabon Jai Zoriontsuak eta 2024 Urte Berri oparoa guztiontzat!

Juan Carlos Ruiz de Villa                                2023ko abendua

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude