2021EKO GABONAK


Iritsi da berriro abendua eta berarekin batera Gabonetako Jaiak laster. Aurten ere publizitatez beteko gaituzte, eta herri eta hirietako kaleak argiz. Berriro ere saiatuko dira neurririk gabeko gurpil kontsumistan sar gaitezen eta Eguberri hutsal edo funtsik gabeak bizi ditzagun, kasu askotan benetan sentitu bako alaitasunez. Sentitu bako, idatzi dut, urte eta erdi luze honetan bizipen asko izan ditugulako, agian batzuek larregi ere bai, eta borrokatu eta aurre egin behar izan diotelako osasuna, beharbada bizia, galtzeko beldurrari, eta pentsatzen dutelako: “Zertarako Gabonak? A zer egun tristeak!”.

Eta ez, lagunok, ez!  Gabon aldiak, bere argi eta itzalekin, aldi handia izaten jarraitzen du, alai egoten saiatzeko egunak dira, ahal dugun senide eta lagunekin elkartzeko aukera ematen digu eta. Familia-harremanak estutu behar ditugu, iraganeko garai politak gogoratu eta etorkizuna apur bat arintzeko bideak bilatu, guduetan hautakorrak izaten saiatuz; batzuetan bakea izatea hobe da arrazoi izatea baino. Eta batez ere, guraso, seme-alaba, biloba eta jada gurekin ez dauden arren oraindik maite ditugun eta bihotzean daramatzagun guztiekin gozatzen saiatu behar dugu.

Jainko haurraren jaiotza maitasun-ekintza polita izan zen. Eta Berak dakarkigun maitasun eta poz handi horrekin, mahai polit eta gozo-gozo baten inguruan bildu eta gozatu beharko genuke Gabonetako jai hauetan.

Maitasun guztiarekin, onena opa dizuet festa hauetarako!

 

Juan Carlos Ruiz de Villa – 2021.12.01

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude