Berriro irabazi ditugu Hazia hauteskundeak, ezin argiago eta garbiago, gainera. Garaipen horrek berekin dakar betebehar bat elkartearentzat eta gure ordezkarientzat: gure hauteskunde-programa betetzea eta Hazia gero eta indartsuagoa eta beti ondo kudeaturiko BGAE bat izan dadin lortzea.
Espero dugu, oraingoan bai, gainerako ordezkariekin batera lan egin ahal izatea, eta gure proposamenak merezi duten legez entzun eta aztertzea.
Guk badakigu zer den BGAE on bat. Horregatik, gure BGAE hobetzeko egunero borrokatzean partaide guztien alde borrokatzen gara: aktiboen alde, pasiboen alde, onuradunen alde… kolektibo osoaren alde.
Zuei ere, erretiratuei, konfiantza apur bat eskatzen dizuegu, eta funts edo fondoak beste BGAE batera eroateaz berba egiten dizueten sirena-kantu horiei amore eman baino lehen, ondo pentsatzeko edo, are gehiago, gurekin komentatzeko eskatzen dizuegu. Hazia oso plan ona da, eta izaten jarrai dezan edo hobetu dadin borroka egingo dugu.
Eskerrik asko botoa guri eman zenigutenoi, baita bozkatzerik izan ez edo gura izan ez zenutenoi, edo beste hautagai-zerrenda batzuei ematea hobetsi zenutenoi ere.