EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN BATASUNAREN ETA GURE ELKARTEAREN ARTEKO AKORDIOA


EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN BATASUNAREN (EHKB-UCE) ETA GURE ELKARTEAREN ARTEKO AKORDIOA ZERBITZUAK

SARTUTAKO ZERBITZUAK

Kontsumitzailearen Informazio Juridikoko eta Kontsultei Arreta Emateko Zerbitzurako sarbidea, hau da, kontsumo-arloko informazioa eman eta kontsultei erantzutea.

Kontsumitzailearen Defentsa Juridikoko Zerbitzurako sarbidea, hau da, aholkularitza ematea eta kontsumo-erreklamazioak izapidetzea epaitegietatik kanpo, kontsumo-arbitrajea eta garraio-arbitrajea barne, bai eta kexak ere administrazio-erakunde eskudunen aurrean, eta, hala badagokio, kontsumo-erreklamazioen izapidetze judiziala, horien zenbateko ekonomikoa 2.000,00 € (bi mila eurokoa) baino txikiagoa denean.

“EHKB”rekin lan egiten duten enpresek baldintza ekonomiko onuragarrietan egindako peritu-txostenak eskuratzeko aukera.

– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo:

Kontsumitzailearen Informazio Juridikoko eta Kontsultei Arreta Emateko Zerbitzurako sarbidea, hau da, kontsumo-arloko informazioa eman eta kontsultei erantzutea.

Kontsumitzailearen Defentsa Juridikoko Zerbitzurako sarbidea, hau da, aholkularitza ematea eta kontsumo-erreklamazioak izapidetzea epaitegietatik kanpo, kontsumo-arbitrajea eta garraio-arbitrajea barne, bai eta kexak ere administrazio-erakunde eskudunen aurrean.

Elkartekideak zuzenean eskatuko ditu kontsumo-arloko zerbitzuak, horretarako elkartekide dela egiaztatzen duten datuak eman beharko dizkio “EHKB”ri, eta “EHKB”k gure Elkartearekin egiaztatu ahal izango du eskatzailearen alta-egoera.

Zerbitzu hauek erabiltzen dituzunean, mesedez, emaguzu jasotako arretari buruzko iritzi edo gogobetetze-mailaren berri, baita sortzen den edozein gorabeheraren berri ere, mezu elektroniko bat bidaliz hona: asojubibbk@gmail.com

HARREMANETARAKO DATUAK

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna – EHKB

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude