Gure kolektiboari eskaintza bat aurkezteko, gutxieneko baldintza hauek bete behar dira:
- Erreferentzia gisa balioko digun afiliatu batek aurkeztea.
- Kalitatezko produktu bat edo batzuk eskaintzea.
- Banaketa guztiengana iristea, baita Lurralde Nazionalean (penintsulan) Euskaditik kanpo bizi direnengana ere.
- Bere eskaintza orokorretik bereiztea (adibidez, webgunean dituen prezioen gaineko deskontua). Kolektibo handia gara eta geure burua baliarazi gura dugu.
Gainera:
- Eskaintzak epemuga bat izan beharko du.
- Salerosketa, ezinezkoa denean izan ezik, online egingo da adieraziko den sustapen-kode batekin. Ezelan ere ezingo da egin elkartearen lokaletan. Doako garraioak baloratuko dira.
- Dagokion eskaintza helarazteko, Elkartearen helbide elektronikoa erabiliko da: asojubibbk@gmail.com.
Gure Elkarteak ez du ezer saltzen. Onuragarriak iruditzen zaizkion eskaintzak iragarri baino ez ditu egiten, eta hortik aurrera Elkartetik guztiz kanpo jardungo dute erosleak eta saltzaileak. Hala ere, ezin dugu onartu kalitatean, horniduran eta abarretan arazoak egotea.
Gogoratu behar dugu salerosketa hauek dagokien BEZa ordaindu behar dutela, eta hori kontuan izan behar dutela balizko saltzaileek eta erosleek, Elkartea alde batera utzita.
Ez da publizitatea. Horregatik ez dugu kobratzen.
Baldintza horiekin ados dagoenak, afiliatu baten bidez mezu elektroniko bat bidali beharko du asojubibbk@gmail.com helbidera eskaintza zehatzarekin, harremanetan jartzeko datuak emanez, aldez aurretik zerbait argitu beharra badago ere.
Emaitza handiak ditugu eta gure bidea erabili dutenei buruzko erreferentziak eman ditzakegu. Esan behar dugu, halaber, produktu batzuek ez dutela arrakastarik izan.