(atzeratu) Mudejar artearen eta herri politen ibilbidea


Orain, COVID 19aren pandemia atzean uzten ari garela dirudienean, eta espero dezagun betiko izatea!, txango/bidaia bat programatzea erabaki dugu, galdutako jarduerak konpentsatzeko eta iragandako egoerak gainditzen laguntzeko.

Mudejar artearen ezarpen garrantzitsua eta historia sakona (Cid Campeador, Taifa erresumak, Karlistaldiak, …) dituzten eskualdeak bisitatuko ditugu, eta Erdi Aroko herri garrantzitsu eta zoragarriak, argitalpen askok Espainiako politenetakotzat jotzen dituztenak, ikusi ahal izango ditugu.

Hona hemen daturik aipagarrienak, zirkuitua eta xehetasunak erabakitzen ari baikara oraindik. Ea animatzen zareten eta datak gordetzen dituzuen txangoaz gozatu ahal izateko.

– Irteera-eguna: irailaren 28a.
– Iraupena: 7 egun (irteera astelehenean, itzulera igandean)
– Aurreikusitako ibilbidea: Bilbo – Zaragoza – Morella – Mora de Rubielos – Albarracín – Piedrako monasterioa – Bilbo, geraldiak eginez interesgarriak diren lekuotan: Alcañiz, Cantavieja, Mosqueruela, Rubielos de Mora, Teruel, Castillo Peracense eta Tarazona.

– Etapa guztietan, goiz eta arratsalde erdian, tartetxo bat utzi da geldialdia egin eta kafea edo antzeko zerbait hartzeko.
– Eskualdeko gastronomia onaren barruan, nabarmendu behar da egun batean Gúdar inguruko ‘boilur beltz’ ospetsua dastatu ahal izango dugula.

Azken prezioan joan-etorriak, ostatua eta otordu guztiak (edariak aparte), gidak eta sarrerak sartuko ditugu.
Ibilbidearen datu zehatzak, hotelak, jatetxeak, prezioa eta izena emateko modua iraileko lehen astean jakinaraziko dira.

Beti bezala, irtenbideak bilatuko ditugu Euskaditik kanpo bizi eta parte hartu gura dutenentzat.

Utzi iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude