ASOJUBIBBK hautagaitzari botoa emateko lau arrazoi
INDEPENDENTEA. Sindikatuei lotutako beste hautagaitza batzuentzat, HAZIA negoziazio kolektiboaren beste elementu bat izan daiteke.ASOJUBIBBK-k BGAEan duen interes bakarra ondo kudeatuta egotea da, ez da inoiz trukerako txanpona izango beste helburu batzuk lortzeko.
INDARTSUA. Bai elkartekideen bolumenagatik: 1.330 (ondarea HAZIAn duten erretiratuen % 69 gure elkartekoak dira), bai guk ditugun eskubide kontsolidatuen kopuruagatik (HAZIAko ondarearen % 60 inguru).
Era berean, Elkarteak akordioak sinatu ditu hirugarrenekin, elkartekideei mota guztietako zerbitzuak (finantzarioak, legalak, kontsumoa…) eskuratzea errazteko, baita Kutxabankekin ere, aurrezki- eta inbertsio-produktuen finantza-baldintzei dagokienez.
3. Bi inbertsio-aukera proposatuko ditugu
HAZIAn bi kolektibo desberdin daude: oraindik jardunean daudenak (guztizkoaren % 51,20 eta ondarearen % 16,60) eta jada erretiratuta daudenak (guztizkoaren % 48,80 eta ondarearen % 83,40).
Orokortzea oso zaila bada ere, eta pertsona bakoitza mundu bat bada ere, zentzuzkoa dirudi pentsatzea erretiratuek lehentasun handiagoa emango diotela beren ondarea babesteari, erosteko ahalmena ez galtzen saiatuz, eta, beraz, gazteenek baino zuhurrago jokatuko dute arriskuarekiko, gazteagoek errentagarritasunari lehentasun handiagoa emango diotelako eta arrisku handiagoak hartuko dituztelako HAZIAren inbertsioan.
Horregatik, uste dugu luzamendu barik ekin behar zaiola arrisku-profil desberdineko gutxienez bi inbertsio-aukera sortzeari, bazkide bakoitza bere itxaropen eta beharrizanen arabera askatasunez atxiki ahal izateko.
ASOJUBIBBK hautagaitza jarduneko pertsonek nahiz erretiratuek osatzen dute.
Nahiz eta arazo desberdinak izan, bi taldeok interesak partekatzen ditugu eta elkarrekin defendatuz gero hobeto doakigula uste dugu.
Aurkezten dizugun zerrendan ikus dezakezunez, zerrenda osatzen duten pertsonak lurralde-eremu guztietatik datoz, eta, bereziki, hautagaitzako zerrendaburuek esperientzia profesional handia, ezaupide teknikoak eta sen ona dituzte. Hona hemen lehenengo 10ak:
1. Manuel Jaramillo Vicario
2. Ángel Careaga Álvarez
3. Alfonso Martínez Martínez
4. Miguel Francisco Lafuente
5. Ángela Jaular Matilla
6. Iñaki Palomar Fernández
7. Txema Múgika Barrio
8. José Cruz González Murua
9. Elisa Martín – Gil Chamizo (Madrid)
10. Marige Ruiz Azcona
4. Aurrean ditugun erronka garrantzitsuak
Datozen urteetan, agian, banku-sektoreak bizi duen egoera latzaren ondoriozko egoera berriei aurre egin beharko diegu, eta horrek eragina izan lezake HAZIAko bazkide gisa dugun posizioan.
Bankuen bat-egiteak: Oraingoz, Kutxabanken jabe diren BBK, Kutxa eta Vital fundazioek eutsi egiten diote euren posizioari, baina arlo honetan inork ezin du ziurtatu etorkizunean zer gertatuko den.
Bat-egite baten hipotesian, gerta liteke HAZIAko gobernu-organoetan adibidez BBVA, Santander edo Deutsche Bank-eko exekutiboak sartzea. Gaur egun gertagaitza iruditzen zaigun hau ez da inola ere ezinezkoa.
BGAEen bat-egiteak: Halaber, Bazkide Babesleak (BBK), gastuak arrazionalizatze aldera, etorkizunean BBK, Kutxa eta Vital-en BGAEen arteko bat-egite bat planteatzeko aukera ere aztertu beharko genuke. A priori ez diogu abantailarik ikusten horri, eta bai eragozpen asko, zorroak osatzen dituzten aktibo desberdinengatik, baita gaur egun HAZIAko bazkideon egungo posizioa diluitzea ekarriko lukeelako ere.
Beraz, ezinbestekoa da hauteskunde hauetan HAZIAko gobernu-organoetan dugun posizioa indartzea, arrisku horiei aurre egiteko gure eskubideak defendatu ahal izateko bermeekin.
Etorkizuneko arriskuak eta konponbide posibleak
INBERTSIOEN ARRISKUAK
Arriskuak
- Errentagarritasun txikiak konpentsatzeko, arriskuak hartzean lasaikeria
- Inbertsio alternatiboekiko esposizioa handitzea (likidezia- eta balorazio-arriskuak)
Irtenbideak
- Zorrotzak izatea inbertsioen arriskua eta likidezia aztertzean
- Gure ordezkariek presentzia handia izatea Inbertsio Batzordean, esperientzia eta egiaztatutako ezaupideak dituzte eta.
ERAKUNDE-ARRISKUAK
Arriskuak
- Aldaketak Bazkide Babesleari dagokionez
- Ondare handiko eta bazkide askoko beste BGAE batzuekin bat-egiteak
Irtenbideak
- HAZIA bi BGAEtan zatibitzea, bat erretiratuentzat eta bestea jardunekoentzat.
- Estatutuak eta ordezkagarritasuna egokituz
- Inbertsio-aukera desberdinekin
MERKATU-ARRISKUAK
Arriskuak
- Errenta Finkoaren interes-tasa nuluak
- Errenta Aldakorraren aldakortasuna
- Inflazio handiko agertokiak
Irtenbideak
- Inbertsioak plan desberdinen artean dibertsifikatzea
- Inbertsioak plan bakoitzaren helburura egokitzea (DPI)
ARRISKU FISKALAK
Arriskuak
- Zerga-ordainketa murriztua galtzea (% 60ko integrazioa), kapital moduan lehen erabilera edo diru-ateratzeari eta kontingentzia bakoitzeko gehienez 300.000 euroraino aplika dakiokeena.
Irtenbideak
- HAZIAko bazkideei informazioa ematea, erabakirik egokiena hartu ahal izan dezaten.
- HAZIAn erabilera edo diru-ateratzeak malgutzea, dagokion zerga-ekitaldiaren barruan egin ahal izateko.
- Ahal dugun neurrian, erreskateen fiskalitatea aldatu eta horien tratamendua mistoa izan dadin eragiten saiatzea, hau da, erreskatatutako partaidetza bakoitzean honako hauek bereiztea:
- bazkide babesleak egindako ekarpenari dagokion zatia, lan-etekintzat hartzea eta
- interesei dagokien zatia kapital-etekintzat hartzea.