![]() |
“HAUTAGAITZA INDEPENDENTEA da HAZIA kudeatzeko aukerarik objektiboena. Ez gara mugitzen besteren interesengatik. Gure aurrezkiak dira, eta nor hoberik horiek kudeatzeko ezagutzen duzun eta etxekoa den jendea baino, hori egiteko esperientzia eta DEDIKAZIO OSOA ditu eta”. |
Ángel Careaga Álvarez BBK-ko Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteko lehendakaria, 30 urte baino gehiago eskualdeko zuzendari izana |
“Ziur nago KUTXABANKEN JARDUNEAN DABILTZAN PERTSONA ASKOK DUTELA HAZIAREKIKO INTERESA, eta haien helburuak ASOJUBI BBKn ditugun berberak direla: kudeaketa ona egitea eta arrazoizko errentagarritasuna lortzea. Ziur gaude bi taldeok eskutik joan behar dugula, ELKARREKIN HOBETO joango zaigu eta”. |
![]() |
Manolo Jaramillo Vicario (BBK, Kutxabank eta BBK Fundazioko Arlo Juridiko Instituzionaleko zuzendari ohia. 40 urte baino gehiago enpresan beharrean. Gure hautagaitzako burua). |
![]() |
“INBERTSIO-AUKEREI buruz hartzen ditugun erabakiak funtsezkoak dira HAZIAko errentagarritasuna ziurtatzeko. Inbertsio-aukera berriak sortzen lagunduko dugu, guztiontzat onuragarri izango direnak. Eta negoziazio horietan, ASOJUBI BBK bezalako ERAKUNDE INDARTSU batek ekarpen handia egin dezake”. |
Miguel Lafuente Irazabal (Txisko) (Kutxabankeko Enpresa Handien zuzendari ohia, arriskuak kudeatzen eta aztertzen 38 urte baino gehiago enpresan jardundakoa). |
“FUNTSEZKO TRESNA da gure pentsioak osatzeko FINANTZA-PLANGINTZARAKO. Urteetan metatutako ondarea, modu egokian kudeatu behar duguna, eta horrek ESPERIENTZIA eskatzen du, eta bere funtzionamendua oso ondo ezagutzea”. |
![]() |
Ángela Jaular Matilla (37 urtetik gorako esperientziarekin Kutxabanken, Administrazio, Antolaketa Sail eta “Garapena eta Proiektuak” arloetan”). |
![]() |
“Ezinbestekoa da hauteskunde hauetan HAZIAko gobernu-organoetan dugun posizioa indartzea, ETORKIZUNEKO ARRISKUEI bermeekin AURRE EGIN ahal izateko, gure interesak eta eskubide kontsolidatuak defendatzen jarraitzeko”. |
Alfonso Martinez Martínez (Kutxabankeko zuzendariorde ohia, Arriskuarekin lotutako arloetan ardura izan eta enpresan 40 urte inguru eman dituena). |
“Etorkizuneko aurreikuspen konplexu batean pentsatu behar da, eta baliteke gure ingurunetik oso urrun dagoen erakunde bat izatea gure HAZI BGAEaren bazkide babeslea.”. | ![]() |
Iñaki Palomar Fernández 46 urte Kutxan. Zerbitzu Zentraletan: Ordainbideetan, Telefono bidezko eta Online Bankan (Telekutxa) eta azken urteetan Bezeroaren Arretarako Zerbitzuan (BAZ). |
![]() |
“Elkarte independente bat babestu gura dudalako, eta bertan daudenek interesa dutelako Euskal Autonomia Erkidegoko zein Hedapeneko erretiratuentzat eta langile aktiboentzat hain garrantzitsua den ondarea gaitasunez eta arduraz kudeatuta egon dadin”. |
Elisa Martin Chamizo 1994. urtean BBKn sartu nintzen Hedapen Sarean, Madrilgo Velázquez kaleko bulego-zuzendari gisa |
“Gurea lako hautagaitzarekin, hain ondo prestatuta dauden eta independentzia osoz diharduten pertsonekin, gure kanpainan planteatzen ditugun gaiak garatzen lagun diezaguke ordezkariak gehitzeak” | ![]() |
Jorge Ibor García 40 urte erakundean. Lehenik Bizkaiko Aurrezki Kutxan, geroago BBKn eta azkenean Kutxabanken. Berreskurapenetan, Marketin eta Hedapenean behar egin nuen. |