


Apirilean hauteskunde berriak egin behar dira, HAZIAko bazkideen artean aukeratzeko datozen lau urteetan Batzarrean eta Gobernu Batzordean ordezkatuko gaituztenak.
2017ko hauteskundeetan, gure Elkartearen hautagaitzak, lehen aldiz modu independentean aurkeztu zelarik, gehiengoaren babesa jaso zuen, eta 6 ordezkari lortu zituen Batzarrean: horietatik 3 Gobernu Batzordean daude, eta 2 Inbertsio Batzordean.
Orduan bezala, orain ere ziur gaude HAZIAn parte hartzen dugun guztiok, jardunean gauden edo erretiroa hartuta edo aurre-erretiroan gauden kontuan izan gabe, helburu bera dugula: BGAEa ondo administratuta egotea eta inbertsioetan asmatzea.
Eta helburu hori lortzeko, oraingoan inoiz baino gehiago, uste dugu hautagaitza indartsu batean batu behar direla botoak. Gure botoak batzea izango da bermerik onena datozen lau urteetan, ziur asko, aurrean izango ditugun mehatxuei erantzuteko. Hauteskunde garrantzitsuak dira eta ziur gaude elkarrekin hobeto joango zaigula.
Eta zergatik aukeratu beharko zenuke ASOJUBI BBKren hautagaitza?
• Gure hautagaitza independentea delako eta HAZIAri erabat emana jardungo delako; hautagaitza sindikalentzat, berriz, BGAE beste gai batzuen artean bat gehiago izan daiteke, arrisku gehigarri batekin: gerta liteke beste lan-negoziazio batzuetan trukerako txanpon gisa erabiltzea.
• Gure hautagaitza osatzen duten pertsonen bidez egiaztatutako eskarmentua daukagulako, bai alderdi juridikoetan, bai finantzarioetan, bai inbertsioen analisian eta arriskuan.
• Banku edo BGAEen balizko bategiteen aurrean, eta Kutxabank edo HAZIA ez daude horretatik libre, ordezkaritza indartsu eta independente batek ekidin dezakeelako HAZIAko egungo bazkideen presentzia gobernu-organoetan diluitzea eta hutsaren hurrengoa izatea.
• Lan egingo dugulako HAZIAk bazkideei inbertsio-aukera desberdinen artean hautatzeko aukera eman diezaien, plan berriak sortuz.
• Azken lau urteotan HAZIAn egindako lana gure bermea delako.
Kutxabanken jardunean egon edo dagoeneko erretiratuta edo aurre-erretiroan egon, hauteskunde hauetan parte hartzera eta ASOJUBI BBKri botoa ematera animatzen zaitugu.
Adeitasunez